Alan Gardiner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alan Gardiner
Bizitza
JaiotzaEltham (en) Itzuli1879ko martxoaren 29a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaOxford1963ko abenduaren 19a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaThe Queen's College (en) Itzuli
Charterhouse eskola
Temple Grove School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, arkeologoa, antropologoa, egiptologoa eta filologoa
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres

Alan Henderson Gardiner (Eltham, Londres, 1879ko martxoak 29 - Court Place, Iffley, Oxford, 1963ko abenduak 19), XX. mende hasierako egiptologo ezagunenetakoa izan zen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Temple Grove eskolan (Charterhouse) eta Oxfordeko Queen's Collegean egin zituen. Kurt Heinrich Sethe egiptologo ezagunaren ikaslea ere izan zen Berlinen.[1]

Bere argitalpen garrantzitsuenen artean dago 1959ko liburu bat zeinetan Turingo Errege Kanona ikertu zuen eta 1961ean egin zuen lana: Egypt of the Pharaohs ('Faraoien garaiko Egipto') izenekoa, garaiari buruzko historia era osoan aztertzen zuena.

Filologiarako lan garrantzitsuak ere egin zituen: 'Egiptoar gramatika' liburua (zeinen 3 argitalpen egin zituen) eta egiptoar hizkuntzaren hieroglifo guztien zerrenda eta 'Gardinerren zeinu zerrenda' deitua.

1916an Alan Gardinerrek idazkera proto-sinaitikoa argitu zuen 'B'alat-eko inskripzioak' deszifratuz.

Bizitzan zehar, ezaguna egin zen egiptologo eta hizkuntzalari gisa. Bere liburu eta artikuluek egiptoar hizkuntza ezagutzera ematen lagundu zuten. Ohorezko izendapenak lortu zituen Cambridge, Oxford eta Durhameko unibertsitatean, eta 1948an zaldun izendapena ere lortu zuen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Admonitions of an Egyptian Sage from a Hieratic Papyrus in Leiden (Pap. Leiden 334 recto). Leipzig, 1909 (berrargitalpena Hildesheim - Zürich - New York, 1990).
  • A Topographical Catalogue of the Private Tombs of Thebes (Arthur E.P. Weigallekin batera), Londres, Bernard Quaritch, 1913.
  • "New Literary Works from Ancient Egypt", Journal of Egyptian Archaeology 1 (1914), 20-36 eta 100–106. orrialdeak.
  • Notes on the story of Sinuhe, Paris, Librairie Honoré Champion, 1916.
  • "The Tomb of a much-travelled Theban Official", Journal of Egyptian Archaeology 4 (1917), 28–38.
  • "On Certain Participial Formations in Egyptian", Rev. ég. N.S. 2/1-2 (1920), 42–55.
  • "The Eloquent Peasant", JEA 9 (1923), 5-25.
  • Egyptian Grammar: Being an Introduction to the Study of Hieroglyphs, 3r. argitlapena, Oxford: Griffith Institute, 1957 [1927], ISBN 0-900416-35-1
  • The Theory of Speech and Language, 1932.
  • "The Earliest Manuscripts of the Instruction of Amenemmes I", Mélanges Maspero I.2 (1934), 479–496.
  • Ancient Egyptian Onomastica. 3 liburuki. Londres, 1947.
  • The Ramesseum Papyri. Plates, Oxford, 1955.
  • The Theory of Proper Names: A Controversial Essay. Londres; New York: Oxford University Press, 1957.
  • Egypt of the Pharaohs, Oxford 1961.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gertzen, Thomas L.. (2014). Sir Alan Henderson Gardiner (1879-1963) In William Carruthers (ed.), Histories of Egyptology: Interdisciplinary Measures. Routledge, 36 or..