Alariko II.a
| Alariko II.a | |||
|---|---|---|---|
484 - 507ko abuztua ← Euriko - Gesaleiko → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Bisigodoen Erresuma, 458 (egutegi gregorianoa) | ||
| Herrialdea | Bisigodo | ||
| Heriotza | Poitiers, 507ko abuztua (48/49 urte) | ||
| Heriotza modua | borrokan hilda | ||
| Familia | |||
| Aita | Euriko | ||
| Ama | Ragnahilda | ||
| Ezkontidea(k) | Teogoto | ||
| Seme-alabak | |||
| Leinua | Balti dynasty (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | latina Gotikoa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | subiranoa eta buruzagi militarra | ||
| Zerbitzu militarra | |||
| Parte hartutako gatazkak | Vouilléko gudua | ||
Alariko II.a[1] (gotikoz: *Alareiks, *𐌰𐌻𐌰𐍂𐌴𐌹𐌺𐍃, latinez: Alaricus; c. 458/466 - Vouillé, 507ko abuztua) Akitaniako bisigodoen zortzigarren erregea (484 - 507). Euriko erregearen semea. Teodoriko Handia ostrogodoen erregearen alaba zen Tindigotarekin ezkondu zen.
Loiratik hegoaldeko Galia eta ia-ia penintsula osoa menpean zituen. "Lex Romana Visigothorum" edo "Alarikoren Brebiarioa" izeneko obran erromatarren legeak bildu zituen, 506an. Hurrengo urtean ordea (507), Poitiers inguruan, Vouilléko guduan, frankoen errege Klovisek bere aurka borrokatu eta hil egin zuen; ondorioz, bisigodoek Tolosako erresuma desegin zen eta bisigodo uholde bat, dagoeneko bere agindupean zegoen Hispaniara joan joan behar izan zuten. Aldiz, Carcassonan bisigodoek eutsi egin zieten eta Septimania bisigodo geratu zen beste bi mendez, 719an musulmanek Narbona atzeman zuten arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Aurrekoa Euriko |
Bisigodoen erregea Rex Visigothorum 484 – 507 |
Ondorengoa Gesaleiko |