Alaska
|
Alaska |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Ezizena: The Last Frontier (Azken muga) | |||
| Goiburua: North to the Future | |||
| Hiriburua | Juneau | ||
| Hiri handiena | Anchorage | ||
| Eremua | 1.717.854 km² | ||
| Biztanleria | 731.449 (2012) | ||
| Dentsitatea | 0,49 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | Sean Parnell (R) | ||
| Senatariak | Lisa Murkowski (R) Mark Begich (D) |
||
| Laburdura ISO 3166-2 |
Alas. US-AK |
||
| www.alaska.gov | |||
Alaska (ingelesez əˈlæskə ahoskatua; aleuteraz: alaxsxaq, «kontinentea» esan nahi duena) Amerikako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatuetako bat da 1959tik. Ozeano Artikoa du iparraldean, Ozeano Barea hegoaldean, Kanada ekialdean, eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Itsasarte horren bestaldean, Errusia dago. AEBetako gainerako estatuetatik bereizita dago geografikoki. Hiriburua Juneau da.
Eduki-taula
Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru eskualde nagusi bereizten dira Alaskan: batetik, mendilerro garaiak, Mc Kinley (6.194 m, Ipar Ameriketako gailurrik altuena), Logan (5.956 m) eta San Elias (5.510 m); bestetik, barnealdeko goi ordokiak, Yukon ibaiak igarotzen dituenak; azkenik, Brooks mendiek bereizten duten Artiko Ozeano aldea.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hegoaldeko ozeano aldeko klima hain gogorra ez bada ere, barnealdeko kontinente aldeko klima oso hotza da (-57° C-rainoko tenperaturak). Iparraldea polarra da.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mea aberastasunak handiak dira: urrea (gainbehera), kobre eta petrolio ustiapenak eta ikatz eta burdin gordailu handiak. Arrantza industria (izokina, halibuta eta karramarroak) mea industriaren parekoa da; halaber, kontserba industria. Laborantza (lekadunak eta fruitu mamitsuak) oso zabalduta dago, latitudea kontuan hartzen bada. Larruki eta zur industria handiak ditu. Komunikazio zailtasunak oztopo handia dira ekonomiarako. Airezko trafiko handia du.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beringek 1741. urtean esploratu ondoren, Errusiaren eskuetara igaro zen, okupazio hura hala-moduzkoa izan bazen ere.
Alaskaren sal-erostketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingalaterrarekin izandako Krimeako Gerraz geroztik, Errusiak finantza arazo handiak zituen. Bestalde, Errusiako tsar Alexandro II.ak eta Abraham Lincolnek konfiantza harremana ondu zuten, biak ere Mendebaldeko Europako finantza gizon boteretsuen kontra borrokatu behar izan baitziren (Rothschild familia), bereziki Ingalaterraren aurka.
Lurraldea batik bat urruti zegoen Moskutik, defendatzeko zaila zen, eta Britania Handiaren menpeko Kanadatik gero eta esploratzaile eta urre-bilatzaile gehiago barneratzen ari ziren Amerikako ingurune horretan. Tsar Alexander II.ak Britainia Handiaren alde ordainik gabe Alaska galtzearen arriskua ikusita, Estatu Batuetako adiskideei saldu nahiago izan zuen.
Horrenbestez, Estatu Batuetako Andrew Johnson presidente zela, 1867ko martxoaren 30ean, Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²).
Urrearen eztanda eta geroko bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lurraldeak garapen handia izan zuen urreketarien etorrerarekin (1885-1907, nagusiki). Fairbanks eta AEBek Columbia Britainiarrean barrena lotzen dituen bidea 1942. urtean eraiki zen, japoniarrek Aleutiarrak hartu ondoan. 1959ko urtarrilaren 5ean, Alaska AEBetako 49. estatua bihurtu zen. 1964an, lurrikara izugarri batek astindu zuen Alaskako hegoaldea eta 1989ko martxoan, «Exxon Valdez» petrolio ontziak izan zuen istripuaren ondorioz, 40 milioi litro petrolio isuri zen hango kostaldean, kalte ekologiko izugarriak sorraraziz.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inuit komunitate batzuk ere bizi dira inguru hartan, jatorri europarrekoak nagusi badira ere.
Hizkuntzei dagokienez, ingelesa da nagusia (hiztunen % 85,7); inuiterazkoak, berriz, % 5,2 dira eta gatelaniazkoak, % 2,9.
Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Oharra: EEL erroldak esleitutako lekuak dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-7-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alaska |
- (Ingelesez) Alaskako webgune ofiziala
|
||||||||||||||||