Alauda Ruiz de Azúa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alauda Ruiz de Azúa
Alauda Ruiz de Azúa at Berlinale 2022.jpg
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1978 (43/44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSchool of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Itzuli
Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria
Jasotako sariak
IMDB: nm2088446 Edit the value on Wikidata

Alauda Ruíz de Azúa Arteche (Barakaldo, Bizkaia, 1978) zinema-zuzendaria eta gidoilaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldon jaioa, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Ingeles Filologia ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan (ECAM) diplomatu zen zuzendaritzan.[1] Madrilera joan zen bizitzera, eta Igloo Films produkzio-etxearen sortzaileetako bat izan zen.

Proiektu pertsonalen zuzendaritza publizitatearekin bateratu du. Estatuko eta nazioarteko 400 jaialditan baino gehiagotan hautatu dituzte film laburrak, eta ehun aitorpen baino gehiago lortu dituzte.[2]

2022ko otsailean estreinatu zuen lehen film luzea, Cinco lobitos/ Bost otso txiki Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko Panoramen Atalean.[3] Laia Costa, Susi Sánchez, Ramón Barea eta Mikel Bustamante ditu protagonista filmak, eta bost astez filmatu zuten, 2021eko udan, Bakio eta Mundaka artean.[4] Bere lehen amatasun-esperientzia pertsonaletik sortu dela azaldu du.[5] Malagako Zinemaldian, 2022ko martxoan, filmak hainbat sari lortu zituen: Urrezko Biznagarena, gidoi onenaren saria eta ikusleen saria.[6]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost otso txiki

  • Urrezko Biznaga, Malagako 2022 Zinemaldiko film espainiar onenaren saria, Ruiz de Azúaren gidoi onenaren saria eta publikoaren saria.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Clases particulares (film laburra, 2005)
  • Lo importante (film laburra, 2006)
  • Dicen (film laburra, 2011)
  • Nena (film laburra, 2014)
  • No me da la vida (film laburra, 2021)
  • Cinco lobitos (2022) film luzea. Zuzendaritza eta gidoia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]