Alba María Cabello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alba María Cabello
Bizitza
JaiotzaMadril1986ko apirilaren 30a (37 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua eta igerilaria
Altuera163 zentimetro

Twitter: albycabello Olympic.org: alba-cabello-rodilla Edit the value on Wikidata

Alba Maria Cabello Rodilla (Madril, Espainia, 1986ko apirilaren 30a) igerilaria da. Igeriketa sinkronizatuan aritzen da.

Bi Olinpiar Jokotan parte hartu du, igeriketa sinkronizatuko taldekako proban. 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan brontzea[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22 urte zituela, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non zilarrezko domina irabazi zuen taldekako proban. 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen taldeen modalitatean.

Bere ibilbidean zehar bost domina irabazi ditu Munduko Igeriketa Txapelketan, horietako bat urrezkoa, eta zortzi Europako Igeriketa Txapelketan, horietatik lau urrezkoak[2].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontzezko 2 domina taldean eta konboa 2005eko Montrealgo Munduko Txapelketan

Zilarrezko 2 domina taldean eta konboa 2006ko Budapesteko Europako Txapelketan

Zilarrezko domina bat (librea) 2007ko Montrealgo Munduko Txapelketan

Zilarrezko 2 domina taldean eta konboa 2008ko Europako Eindhoven txapelketan

Zilarrezko domina bat Pekingo Olinpiar Jokoetan

Urrezko domina bat konboan 2009ko Erromako Munduko Txapelketan

Zilarrezko 2 domina taldean eta konboa 2010eko Budapesteko Europako Txapelketan

2 brontzezko domina 2011ko Shanghaiko Munduko Txapelketan

Urrezko 2 domina taldean eta konboa 2012ko Europako Debrecen Txapelketan

Brontzezko domina bat Londresen 2012ko Olinpiar Jokoetan

Zilarrezko 3 domina taldeetan (teknikoa eta librea) eta konboa Bartzelonako 2013ko Munduko Txapelketan

Zilarrezko domina bat konboan 2014ko Berlingo Europako Txapelketan

Brontzezko domina bat taldean 2014ko Berlingo Europako Txapelketan

Brontzezko domina bat taldean (librea) 2015eko Kazango Munduko Txapelketan

5 en combo 2015eko Kazango Munduko Txapelketan

Zilarrezko domina bat konboan 2016ko Londresko Europako txapelketan

4 konboan 2016ko Londresko Europako txapelketan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olympedia – Alba Cabello» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. (Ingelesez) «Alba CABELLO | Results | FINA Official» FINA - Fédération Internationale De Natation (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]