Alba Mujica
Alba Mujica | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Carhué (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Buenos Aires, 1983ko urtarrilaren 2a (66 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
![]() ![]() |

Alba Mujica (Alba Mugica) (Carhué, Buenos Aires, Argentina, 1916ko otsailaren 7a – Buenos Aires, Argentina, 1983ko urtarrilaren 2a) argentinar aktorea izan zen, zinema eta antzerkian jardun zuena.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emilia Rosales (Emiliana Mugica) aktorea izan zen bere ama. René Mugica aktore eta zinema zuzendaria neba du. Bárbara Mujica (1944-1990) aktore ezagunaren ama izan zen, Gabriel eta Pablo Rovito aktoreen amona, Barbara Mujicaren eta Oscar Rovito aktorearen semeak eta Santiago Rovito aktore eta musikariaren birramona. La Platan ikasi zuen.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkian eta Argentinako zineman aritu zen 1950-60ko hamarkadetan, eta Para vestir santos (1955), Un guapo del 900 eta Las Furias filmeak nabarmentzen dira.
Leonardo Favioren "La muerte" (1973) filmean, Juan Moreira gautxoarekin "trukora" (trikimailu argentinarra) jolasten agertu zenekoa gogoratzen da.
1970. urtean Odol pregunta programan parte hartu zuen Sarah Bernhardten bizitza eta obrari buruz erantzunez, finalera iritsita, eta milioi bat pesoko gehienezko kopurua arriskatu barik erretiratu zen, erdiarekin geratu eta egindako zorrak ordaindu ahal izateko.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[4]
- El Juicio de Dios (1979)
- Tiempos duros para Drácula (1975)
- El Grito de Celina (1975) ... Rosalía
- Juan Moreira (1973) ... La Muerte
- Fuego (1969) ... Andrea
- La muchacha del cuerpo de oro (1967) ... Noemíren ama
- Cómo seducir a una mujer (1967)
- La Herencia (1964) ... Carlota pertsonaia, zuzendaria: Ricardo Alventosa
- El octavo infierno, cárcel de mujeres (1964) ... Nagusia, zuzendaria: René Mugica
- Las Furias (1960)
- Sabaleros (1959)
- El Cerco (1959)
- Demasiado jóvenes (1958) ... Luisek piropoak bota dizkion emakeuma
- Graciela (1956)
- Para vestir santos (1955)
- Con el más puro amor (1955)
- Deshonra (1952) 2 zeladora, zuzendaria: Daniel Tinayre
- Reportaje en el Infierno (1951)
- Con el sudor de tu frente (1950)
- Cita en las estrellas (1949) dzuzendaria: Carlos Schlieper
- Nunca te diré adiós (1947)
- Puertos de ensueño (1942)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yo compro a esta mujer (Matilde Montes de Oca pertsonaia) (1969) Canal 13-ren bidez, Alma Bressan-en egokitzapenarekin, Jacinto Pérez Herediaren ekoizpenarekin eta Pedro Pablo Bilán-en zuzendaritzapean.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carhué jaioterriko Sociedad Italiana de Socorros Mutuos elkartearen Ikuskizun Aretoak "René Mugica y Alba Mugica" izena du, bi anaien haurrideen ibilbidea aitortzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Una actriz inolvidable formada en La Plata - Diario Hoy En la noticia» diariohoy.net (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ «Alba Mujica» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ «Alba Mujica» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ «Alba Mujica» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alba Mujica Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Juan Moreira filmaren eszena
- Fitxa fitxategietan