Edukira joan

Alba Rosa Viëtor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alba Rosa Viëtor

Bizitza
JaiotzaMilan1889ko uztailaren 18a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma
HeriotzaFort Lauderdale1979ko apirilaren 15a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta biolin-jotzailea
Musika instrumentuabiolina
pianoa

Musicbrainz: 48293963-0446-4584-a677-b23586a4f42d Discogs: 6474752 IMSLP: Category:Viëtor,_Alba_Rosa Allmusic: mn0003493995 Edit the value on Wikidata
Alba Rosa Viëtor 1919an (argazkilari ezezaguna)

Alba Rosa Viëtor (Milan, Italia 1889ko uztailaren 18a - Fort Lauderdale, Florida, AEB 1979ko apirilaren 15a) Italian jaiotako biolinista eta musikagilea izan zen, 1919an Estatu Batuetan finkatu zena.[1]

Alba Rosa Milan-en hazi zen, eta 8 urterekin Milan-go kontserbatorioan onartu zuten. Inoiz matrikulatu den ikaslerik gazteena zen. 14 urterekin Bruselan ikasten jarraitu zuen, Uruguain egonaldi labur bat egin ondoren. Bertan, César Thomson biolin-jotzaile ospetsuarekin ikasi zuen eta, ondoren, Otakar Ševčík-ekin, Sevcik biolinaren metodoa,sortzailearekin ikasi zuen. Bere ikasle nabarmenetako bat Jan Kubelík izan zen, bere aholkulari bihurtuko zena eta bere memoriari Elegie eskaini ziona. 1919an Estatu Batuetan finkatu zen behin betiko, eta Jan Fresemann Viëtor holandar enpresariarekin ezkondu zen, biolin-jotzaile amateur trebea zena.[2]

Biolin-jotzaile gisa ibilbide arrakastatsua egin ondoren, 1916an Camille Saint-Saëns-ekin batera pianoan jo zuen Argentinan egindako bira batean, honi amaiera ematea erabaki zuen eta konposatzen jardun zuen erabat.[3]

Dibortziatu ondoren (ezkontza 1940an desegin zen; Jan 1953an hil zen Panama-n) Amerikako Konpositore eta Zuzendarien Elkarte Nazionaleko kide egin zen. Orkestrarako, ahotserako eta bakarkako hainbat instrumentutarako konposatu zuen modu emankorrean.[2] Hainbat orkestra eta bakarlari estatubatuarrek, National Gallery of Art Symphony Orchestra eta Frost Symphony Orchestra barne, bere lanak interpretatu dituzte.[2] Bere konposizioak Charles Ives, Aaron Copland eta John Philip Sousa-ren programa berean interpretatu zituen National Gallery Orchestra-k 1950ean.

Alba Rosa Vietorren lan osoan nagusi den elementurik garrantzitsuena ez da forma, transmititu nahi duen aldartea baizik. Lawrence A. Johnsonek bere lanik ezagunenetako bat, Primavera Lombarda (Lonbardiako udaberria), “Mediterraneoko tonu alai eta intrigazko poema bat” bezala deskribatzen du.[4]

1979an hil zenean, haren konposizioak ahanzturan erori ziren. Hendrik Viëtor semeak amaren lanak digitalizatzeko zuen ekimena dela eta, 2003tik aurrera maizago antzeztu dira haren lanak.

Bere lanak Miamiko Unibertsitateko Marta & Austin Weeks Music Library-k artxibatu ditu.[5]

Alba Rosa Viëtorrek, Saint Saëns-ekin interpretatu zuen Argentinan 1916an

Alba Rosa Viëtor Fundazioak eta Alba Rosa Bizirik! ganbera musika jaialdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alba Rosa Viëtor Fundazioa Mary van Veen-Viëtorrek, Hermance Viëtor-ek eta Maarten van Veenek sortu zuten 2009an, Rosa Viëtorren musikaren ezagutza sustatzeko eta inprobisazioa eta konposizioa bultzatzeko, batez ere emakume konpositoreen aldetik. Fundazioak liburu bat argitaratu du, The Story of Alba Rosa Viëtor: Violinist and Composer 18891979 (2009), [Alba Rosa Viëtor: Biolinista eta Musikagilea 1889-1979 (2009)] Paul Janssen eta Peter Fraser MacDonalden bere lanei buruzko saiakerak biltzen dituena, baita konposizioen zerrenda bat ere. Fundazioak CD bat ere argitaratu du, bere Piano Trio Op. 8-en grabazio batekin Storioni Trio taldearen eskutik.

2014an, Fundazioak bi urtean behin egiten den ganbera musikako jaialdi bati hasiera eman zion, Alba Rosa Bizirik! Jaialdi honek, Alba Rosaren lanak entzunarazteaz gain, beste emakume konpositore batzuengan ere atentzioa jarri nahi du, musika klasikoko aretoetan gutxitan entzuten baitira haien lanak. Konposizio berri batzuk beti dira jaialdiaren egitarauaren parte. Reinild Mees zuzendari artistikoaren ideia da Jaialdia, Amsterdamgo Concertgebouw-eko Emakumeen Musika Maratoian Alba Rosa Viëtorren musika jarria baitzuen jomugan.

Fundazioak, gainera, bi urtean behin antolatzen du Alba Rosa Viëtor Konposizio Lehiaketa, 35 urte arteko konpositoreentzat, Willem Jeths konpositorea buru duen epaimahaiarekin. Finalisten konposizioak jaialdian zehar interpretatzen dira.

Alba Rosa Vietor biolina jotzen
Alba Rosa Vietor-en biografia eta memoriaren argazkia

Iturria:[1]

Piano solorako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Capriccio 1914 [Kapritxoa]
  • Piccolo Danza 1914 [Dantza txikia]
  • Gavotte Rococo 1916 [Gavota rokokoa:Gavotte edo gavota, jatorriz Frantziakoa den dantza folkloriko bat da, jatorriz korroan dantzatzen zena. XVI. mendearen amaieran gorteko dantza bihurtu zen eta XVIII. mendera arte pieza instrumental askoren oinarria izan zen. Musikalki, 2/2ko konpas bitarra du, denbora neurritsuarekin eta anakrusazko esaldi musikalekin.[6] ]
  • Tema Fugato 1916 [gai iheskorra]
  • Valse Lente 1916 [Bals motela]
  • Studio (Etude) 1917 [aztertzea]
  • Allegro Appassionato 1918 [Zoriontsu Sutsu]
  • Barcarola (A Jan) 1918 [Barkarola Jan-entzat : Veneziako gondolarien kanta tipikoa.[7]]
  • Eileen’s Refrain 1935 [Eileen-en errefraua]
  • Indian Dance 1935 [Indiar dantza]
  • Calma 1936 [ Lasaitasuna]
  • Nocturne 1936 [Gauekoak]
  • Tin Soldiers1936 [Berunezko soldadutxoak]
  • Truitje Danst op Klompies1936 [Truitje dantza zurezko eskalapoi-ekin]
  • Scherzo 1937 [Txantxa]
  • Incertezza 1939 [Ziurgabetasuna]
  • Danse Grotesque 1946 [Dantza groteskoa]
  • Sonata 1948 [Sonata]
  • Variations On London Bridge 1950 [Londoneko Zubian aldaketak: "London Bridge is Falling Down" abestiak aldaera ugari ditu bere letretan eta musika moldaketetan. Bertsio arruntenak "London Bridge is falling down, falling down, falling down down..." letra du. Beste aldaera batzuk ere badaude: "Londresko zubia xehatuta dago, xehatuta, xehatuta...". Musikalki, askotan, estilo sinple eta errepikakorrean jotzen da, haurrentzako abestietarako egokia, baina konpositoreek pianorako eta beste instrumentu batzuetarako aldaera konplexuagoak ere sortu dituzte.[8] ]
  • Plainte Chromatique I+II1951 [Salaketa kromatikoa]
  • Playground1951[Jolastokia]
  • Preludio1951 [Preludioa]
  • Five Sketches 1953 [Bost zirriborro]
  • Children Singing 1965 [Umeak abesten]
  • Making Money 1965 [Dirua egiten]
  • Dreams1965 [Ametsak]
  • Billy's Prayer 1966 [Billy-ren otoitza]
  • Frolics 1966 [ Froliak]
  • Richiamo [Remembrance] 1972 [Oroitzapena]
  • Pezzi 1973
  • Dialogue 1977 [Dialogoa]

Biolin eta pianorako obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Giuochi 1916
  • Valse Romantique 1939 [ Bals erromantikoa]
  • Canzonetta 1939 [Abestia]
  • Elegie 1941 [Jan Kubelik-en oroimenez]
  • Rhapsody 1952 [Raphsodia]

Ganbera musika obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Canzonetta [Abestia]1939 piano, biolina, biolontxeloa
  • Quintetto in La Minore [La minorreko kintetoa] 1940, piano, hari laukotea
  • Duetto Fugato all’ Antica [Dueto Iheslaria Antikoari]1950 2 pianoak
  • Piano Trio in A minor [Piano Trioa La minorrean],piano, biolin, biolontxelo
  • Intermezzo [Interludioa] 1952 biolina I, biolina II, biola, biolontxeloa, kontrabaxua
  • Little Suite [Suite txikia] 1952 pianoa, biolina I, biolina II
  • Evening Bells [Iluntzeko kanpaiak]1956 carillon
  • Chimes at Dusk [Txirrinak iluntzean] 1956 biolina, biola
  • Four [Humoristic] Sketches [Lau [umorizko] zirriborro] 1957 piano, biolina I, biolina II
  • Little Poem [Poema Txikia]1958 biolina I, biolina II, biola
  • Recitativo [Errezitatiboa]1959 violina I, biolina II, biola
  • Serenade In Pre-Modern Style [Serenata estilo premodernoan] 1961timpani, harpa, biolina I, biolina II
  • Duet [Bikotea] 1962 flauta, klarinetea
  • Toddler at Play [Haurra jolasean] flauta, biolina, pianoa, perkusioa
  • Billy’s Prayer [Billy-ren otoitza] 1967 flauta, klarinetea Bb, fagota
  • Four Pieces [Lau pieza] 1968 2 instrumentu
  • Suite 1969 pianoa, flauta, biolina, biolontxeloa
  • Ritornello [koroa]1976 oboe, pianoa
  • Tarantella [Tarantela: Italia hegoaldeko dantza eta musika tradizionala da, batez ere Puglia, Calabria eta Campania eskualdeetakoa. Erritmo azkarra eta alaia du ezaugarri, askotan kantuz lagunduta. Bere izena tarantela dantzatzeak tarantularen ziztadak eragindako eromena senda zezakeelako uste herrikoiarekin lotzen bada ere, dantza, gaur egun, adierazpen kultural dardarti eta festazalea da.[9]]1976 oboe, pianoa
  • Popolino [Herrikoia] 1979 klarinetea, piano

Orkestrarako obrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Primavera Lombarda [Udaberria Lombardian]1949
  • Mediolanum 1950
  • The Blue Bird Suite [Txori urdinaren suitea]1951
  • Sinfonietta [Sinfonietta]1959
  • Ballet Suite (Tabloid) 1960
  • Five Symphonic Sketches [Bost zirriborro sinfoniko] 1962
  • To A Violinist [Biolinista bati] 1940
  • Wall Street [Burton-en testua]1940
  • High Flight [Hegaldi altua, Magee-ren testua]1941
  • Virgilian Spring [ Virgilioren udabarria: Virgilio-ren testua]1941
  • Invocation [Inbokazioa] 1945
  • Forget Me Not [Ez eidazu ahaztu] (Emily Bruce Roelofson-en testua) 1945
  • Dedication Dedikazioa] [Roche-ren testua]1945
  • Chiusa [Itxita] (Longing) (Nahian) 1947
  • Rimpianto [Damua] 1947
  • Malia 1955
  • To My Darling [Nire maiteari]1957
  • The Meadow Lark [Belar-laratza] 1958
  • Nostalgia 1959
  • Little Refrain [Estribillo txikia] 1960
  • Two Choral Songs [Bi abesbatza-kanta] 1961
  • My Birthday Song [Nire urtebetetzeko abestia] 1962
  • L’orgoglio [Harrotasuna] 1963
  • Rhythm Song [Erritmo abestia]1963
  • Goodbye To Naples [Agur Napoli] 1967
  • Two Poems [Bi poema] 1973

Pianorako herri lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Valse De Salon [Saloiko balsa] 1936
  • Tango Habernera 1949
  • Noche De Verano [Udako Gaua] (Tangoa) 1949
  • Paraphrase On “South Pacific”[ Hego Pazifikoa parafrasia]1949

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Category:Viëtor, Alba Rosa» IMSLP.
  2. a b c (Ingelesez) «Donors and Supporters | Weeks Music Library» library.miami.edu (kontsulta data: 2025-06-22).
  3. «Music and Musicians» Brooklyn Life and Activities of Long Island Society: 20. 4 May 1929.
  4. «Russian Fireworks kick off Festival Miami's 20th-anniversary season» South Florida Sun Sentinel: 59. 22 September 2003.
  5. (Ingelesez) «Alba Rosa Vietor Archive | Weeks Music Library» library.miami.edu (kontsulta data: 2025-06-22).
  6. (Gaztelaniaz) Gavota. 2023-01-16 (kontsulta data: 2025-06-21).
  7. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-06-21).
  8. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-06-21).
  9. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-06-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]