Albaniako Lanaren Alderdia
Appearance
Partia e Punës e Shqipërisë Albaniako Lanaren Alderdia | |
---|---|
Idazkari nagusia | Enver Hoxha (1941–85) Ramiz Alia (1985–91) Fatos Nano (1991) |
Sorrera | 1941eko azaroaren 8a |
Desegitea | 1991ko ekainaren 5a |
Egoitza nagusia | Tirana, Albania |
Ideologia politikoa | Komunismo, marxismo-leninismo, hoxhaismo |
Nazioarteko kidetza | Komintern |
Albaniako Lanaren Alderdia (albanieraz: Partia e Punës e Shqipërisë) Albaniako abangoardiazko alderdi politikoa izan zen, eta baita alderdi bakarra ere komunisten garaietan (1945–1991). 1941eko azaroaren 8an sortu zuten Albaniako Alderdi Komunista (albanieraz: Partia Komuniste e Shqipërisë) izenpean, baina 1948an izenaz aldatu zuten. 1991n Albaniako Alderdi Sozialistak ordezkatua izan zen.
Alderdiaren ideologiak Stalini estuki lotutako marxismo-leninismoa du ezaugarri. Alderdia zentralismo demokratiko antolakuntza eta funtzionamendu eredua hertsiki jarraitzen zuen, Enver Hoxha hil arte alderdiaren idazkari nagusia izan zen. 1976ko Albaniako Konstituzioaren 3. artikuluak Estatua eta gizartea zuzentzen zuen indar politikotzat hartzen zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |