Albatrellus confluens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albatrellus confluens
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaAlbatrellaceae
GeneroaAlbatrellus
Espeziea Albatrellus confluens
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Albatrellus confluens Albatrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore mingotsa. Grifolina dauka, minbiziaren aurkako osagai aktibo indartsua.

Sinonimoak: Polyphorus confluens, Albatrellopsis confluens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa (20 cm artekoa, hainbat kapela batzen direnean), lau-ganbila, ingerada irregularrarekin. Kapelaren azala leuna, lehorra, zahartzean pitzatu egiten da, laranja zurbil kolorekoa edo arrosa-laranja kolorekoa, askotan berdexka (algen ondorioz). Lehortzen denean zimurtsua bihurtzen da, gorri-adreilu edo arrosa-izokin koloreko tonuak hartuaz.

Poroak: Txikiak eta laburrak, zuri-krema kolorekoak (batzuetan berdexkak), 3-5 milimetrokoak, belaki zuri fin baten antza dute.

Tutuak: 5 milimetroko sakonerakoak.

Hanka: Laburra (3-6), sendoa, irregularra, eszentrikoa, zurixka edo berdexka.

Haragia: Zuria eta biguna gaztetan, KOH erreaktiboarekin more kolorea hartzen du. Usain leunekoa eta aza zaporekoa (gero mingotsa). Espora jalkina zuria.[2]

Etimologia: Albatrellus hitza, onddo honen izen generiko italiar albatrello-tik dator (alberello). Confluens epitetoa berriz latinetik dator, elkartze esan nahi duen “confluens” hitzetik. Puntu bakarrean elkartzen direlako oinak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albatrellus ovinus delakoarekin nahas daiteke, haragi bigunagoa du. Albatrellus cristatus espezieak oliba-berde kolorea (ez laranja) du, karpoforoak ez hain multzokatuak eta kapelaren azala pitzatuagoa.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Gregarioa, karpoforo inbrikatuak. Lurreko poliporoa (ez lignikola). Larbek erraz erasotzen diote. Konifero helduen azpian, ekosistema ugaritan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Australia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 410 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 547 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Albatrellus confluens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]