Albert Claude

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Albert Claude
Albert Claude 1974.jpg
Bizitza
Jaiotza Neufchâteau1898ko abuztuaren  24a
Herrialdea  Belgika
 Ameriketako Estatu Batuak  (1941 -
Heriotza Brusela1983ko maiatzaren  22a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Liejako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak biologoa, akademikoa, medikua, unibertsitateko irakaslea, biokimikaria, kimikaria eta cell biologista Itzuli
Enplegatzailea(k) Rockefeller Unibertsitatea
Bruselako Unibertsitate Askea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Académie Nationale de Médecine Itzuli
Royal Academy of Medicine of Belgium Itzuli

Albert Claude (Longlier, Belgika, 1899ko abuztuaren 24a - Brusela, Belgika, 1983ko maiatzaren 22a) biologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikan egin zituen ikasketak, Liejako Unibertsitatean, eta lehenengo ikerlan garrantzitsuak New Yorkeko Rockefeller Institutuan egin zituen, 1930eko hamarraldian eta 1940koan zehar. 1941. urtean estatubatuar hiritartasuna eskuratu zuen, eta 1949an belgikar eta estatubatuar hiritartasunak, biak, hartu zituen. Rockefeller Unibertsitateko katedraduna eta Bruselako Unibertsitate Askeko katedraduna izan zen, eta 1948tik 1971ra bitartean Belgikako Jules Bordet Institutuko zuzendari lanetan jardun zuen.

1974. urtean Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, zelula bizien biologiari buruz egindako ikerlanengatik. Nobel Saria Christian de Duve belgikarrarekin eta George E. Palade estatubatuarrarekin banatu zuen; zelulen biologia modernoaren aitzindari izan ziren hirurak. Clauderen ekarpen nagusia zelularen osagaiak bereizteko eta osagai bakoitza bere aldetik, elkarrengandik bereiz, ikertzeko zentrifugatzaile bat (hau da, lastertasun handian biratzen den tresna bat) erabiltzea izan zen. Zentrifugazio diferentziala deritzo Claudek asmaturiko prozedura horri, eta garrantzi handiko teknika da, ikerketa biologikoen alorrean. Bestalde, mitokondriak arnasketan betetzen duen zeregina zehaztu zuen, eta zelulen zitoplasman proteinak pilatzen diren mintza ere, mintz endoplasmiko deritzona, berak aurkitu zuen. Claude izan zen, orobat, ikerketa biologikoetan mikroskopio elektronikoa erabili zuen lehen ikertzailea (1942an, zelularen zatiak bereiz aztertzeko lanetan, hain zuzen ere).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]