Edukira joan

Albert D'Souza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert D'Souza

(2014)
artzapezpiku katolikoa

2007ko otsailaren 16a - 2020ko azaroaren 12a
Oswald Gracias - Raphy Manjaly
Elizbarrutia: Agrako artxidiozesia
4. elizbarrutiko apezpiku

1992ko azaroaren 21a -
Alan Basil de Lastic (en) Itzuli - Gerald John Mathias (en) Itzuli
Elizbarrutia: Lucknowko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaMangalore, 1945eko abuztuaren 4a (80 urte)
Herrialdea India
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Albert D'Souza (Moodubelle, Karnataka, 1945eko abuztuaren 4a) indiar elizgizon katolikoa da. 1992tik 2007ra Lucknowko apezpikua izan zen eta 2007tik 2020ra Agrako artzapezpikua.

Emmanuel (Monnu Master) eta Magdalene D’Souzaren hamabi seme-alabetatik zortzigarrena, Albert D'Souza 1945eko abuztuaren 4an jaio zen Moodubellen, Mangalore hiritik gertu.[1] Bere lau anaia apaizak dira eta bi apezpikuak. Anaietako bat, Edwin D'Souza apaiza, Ontarioko Mississaugako Santa Marta eta Santa Maria elizako parrokoa da.[2]

Moodubelleko San Laurendi eskola katolikoan ikasi zuen.[1] 1974ko abenduaren 8an apaiztu zen, eta 1992ko azaroaren 21ean Joan Paulo II.a aita santuak Lucknowko apezpiku izendatu zuen. 1993ko otsailaren 7an jaso zuen apezpiku-ordenazioa Hazratganjnen, Lucknowko elizbarrutiko San Jose katedralean, Giorgio Zur artzapezpikuaren eskutik.[3] 2007ko apirilaren 16an, Benedikto XVI.ak Agrako hamargarren artzapezpiku izendatu zuen.[4][5] Indiako apezpiku-konferentzia katolikoaren batzordeko buru izan zen.[6] 2020ko azaroaren 12an erretiroa hartu zuen, 75 urte bete baitzituen.[3][7]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) D’Souza, Eugene. «Archbishop Albert D’Souza- A person with divine mission and a dream» Bellevision 2010-02-14 (kontsulta data: 2025-11-08).
  2. (Ingelesez) «A Vibrant Reality: The Catholic Church in India» Salt + Light Media 2011-07-27 (kontsulta data: 2025-11-08).
  3. 1 2 3 (Ingelesez) «Archbishop Albert D’Souza» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-08).
  4. (Italieraz) «Nomina dell'Arcivescovo di Agra (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2007-02-16 (kontsulta data: 2025-11-08).
  5. (Ingelesez) «Metropolitan Archdiocese of Agra» GCatholic (kontsulta data: 2025-11-08).
  6. (Ingelesez) «Archbishop D'Souza» UCAN Directory (kontsulta data: 2025-11-08).
  7. (Italieraz) «Rinuncia e nomina dell’Arcivescovo Metropolita di Agra (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2020-11-12 (kontsulta data: 2025-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]