Edukira joan

Albert Fish

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Fish

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHamilton Howard Fish
JaiotzaWashington, 1870eko maiatzaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSing Sing, 1936ko urtarrilaren 16a (65 urte)
Hobiratze lekuaFlushing Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: elektrokuzioa
Familia
AitaRandall Fish
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1898 -
ezezaguna  (1930eko otsailaren 6a -  1830eko otsaila)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea, prostituta, pintorea, cannibal (en) Itzuli eta Buéa
Pisua130 libra
Altuera165 zentimetro, 65 hazbete
Izengoitia(k)Frank Howard, Thomas A. Sprague, Robert Hayden eta John W. Pell
Ezizena(k)Gray Man, Werewolf of Wysteria, Brooklyn Vampire, Moon Maniac eta The Boogey Man

IMDB: nm1329773 Discogs: 2801155 Find a Grave: 11342 Edit the value on Wikidata

Hamilton Howard "Albert" Fish, (1879ko maiatzaren 19a, Washington Hiria - 1936ko urtarrilaren 16a, Sing Sing espetxea), estatubatuar serieko-hiltzaile, bortxatzaile, haur sexu-abusatzaile eta kanibal bat izan zen. Hainbat ezizen jaso zituen, Gizon Grisa, Wysteriako Otsogizona, Brooklyngo Banpiroa, Ilargiaren Maniakoa eta Boogey Man. Ehundik gora haurren aurkako sexu-abusuak burutu egin omen izana aipatu zuen.

1924ko uztaila eta 1928ko ekaina artean gutxienez hiru haurren erailketak burutu zituen. Bere bizialdi osoan gutxienez hamar erailketa egin izanaren susmagarria izan zen baina poliziak soilik hiruen egiletza egiaztatu eta aitortu araztea lortu zuen. Beste bi pertsona labankatu izana ere aitortu zuen.

1935ean Grace Budden erailketarengatik hedabideetan oihartzun handia izandako epaiketan heriotzera zigortu eta 1936ko urtarrilaren 16an Sing Sing espetxean aulki elektrikoan exekutatu zuten.