Albertina
Albertina | |
---|---|
Albertina | |
[[]] | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Federal capital | ![]() |
District of Vienna | Innere Stadt |
Koordenatuak | 48°12′17″N 16°22′06″E / 48.2046°N 16.3683°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1776 |
Kudeatzailea | Bundesmuseen Austria |
Izenaren jatorria | Albert Casimir, Duke of Teschen (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Emanuel Silva-Tarouca (en) ![]() Joseph Kornhäusel (en) ![]() |
Bisitariak urtean | 366.250 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+43 1 534 83 0 |
Webgune ofiziala | |
Albertina | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Arte galeria |
Herrialdea | Austria |
Jarduera | |
Honen parte | Q105525743 ![]() |
Agintea | |
Zuzendaria | Klaus Albrecht Schröder |
Kudeatzailea | Bundesmuseen Austria (en) ![]() |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1776 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Albertina Vienako (Austria) erdialdeko museo bat da. Munduko bilduma grafiko zabalenetako bat du, 65.000 marrazki eta milioi bat grabatu inguru dituena, zaharrak zein modernoak. Albrecht Düreren funtsak bereziki aberatsak dira. Erakundea Albert Kasimir von Sachsen-Teschenek (1738-1822) bilduma sortu zuen eta ondoren erakundeari bere izena eman zioten. 1776an inauguratu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albertina Vienako harresietatik geratzen ziren azken ataletako batean eraiki zen, Augustoren Bastioian. Jatorrian, toki horretan XVII. mendearen bigarren erdian eraikia izan zen Hofbauamt (Eraikuntza Ministerioa) zegoen.
1745ean, Emanuel Teles Count Silva-Tarouca Ministerioko zuzendariak eraikina birmoldatu zuen, bere jauregia izan zedin.[1] Eraikinari Palais Taroucca ere esaten zitzaion.
Eraikina geroago Albert Kasimir von Sachsen-Teschenek hartu zuen, eta egoitza gisa erabili zuen. Ondoren, Habsburgeko Herbehereetako gobernadore gisa jardun zuen urtetan sortutako bere bilduma Bruselatik Vienara eraman zuen. Zoritxarrez, bildumaren heren bat galdu egin zen zeraman ontzia hondoratu zenean. Eraikina handitu egin zen Louis Montoyerrek museo bihurtzeko asmoz.
Bilduma Alberto dukeak eta Giacomo Durazzo kondeak, Austriako enbaxadoreak Venezian, hasi zuten. 1776an, kondeak 30.000 artelan oparitu zizkien Alberto dukeari eta haren emazte Maria Cristinari. Giacomo Durazzok — Marcelloren anaia — esan zuen «gerorako bilduma bat sortu nahi zuela, helburu handiagoetarako. Bilduma Albertoren ondorengoek aberastu zuten.
1820ko hamarkadan, Austriako Karlos artxidukeak eraikinaren aldaketa batzuei ekin zien. Aldaketa horiek barneko dekorazioari eragin zioten nagusiki.
1919. urtearen hasieran, eraikina eta bilduma Habsburgotarrengandik Austriako Errepublikaren jabetzara igaro ziren. 1920an, grabatuen bilduma gorteko liburutegi ofizial zaharraren (Hofbibliothek) bildumarekin bateratu zen. 1921ean Albertina izena ezarri zioten. 1945eko martxoan, bonbardaketek kalte larriak eragin zizkioten Albertinari, 1998an berriz ere guztiz birmoldatu zuten.
2009ko ekainean, ur-ihes batek lurzorua zenbait zentimetrotan estali zuen eta sistema informatikoa kolapsatu zuen. Ondorioz, milaka obra atera behar izan zituzten. Zorionez, kalterik gabe konpondu zen afera. Gaur egun irekita dago eta Albertina Modern eraikin osagarria oso aurreratuta dago.[2]
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paper gaineko lan guztien kontserbazio-eskakizunak direla eta, argiaren eta hezetasun-aldaketen aurrean oso material sentikorra baita, Albertinak aldi baterako bakarrik erakusten ditu horrelako piezak. Erakusketa iraunkorra Batliner Bilduman oinarritzen da.
Marrazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bildumaren zatirik handiena paper gaineko lanek osatzen dute: 65.000 marrazki inguru (akuarelak barne). Marrazkien kategoria handia da, tartean Albrecht Dürerrek egindako 120 marrazkiekin (Autorretratu 13 urtekin, Belar-mulu handia, Erbi gaztea, Innsbruck hiriko irudiak...). Badira ere beste egileen lan garrantzitsuak, besteak beste Pisanello, Lorenzo Ghiberti, Leonardo da Vinci, Michelangelo, Rafael, Boskoa (El hombre árbol), Pieter Brueghel Zaharra, Lucas Cranach Zaharra, Federico Barocci, Hendrick Goltzius, Rubens, Van Dyck, Rembrandt, José de Ribera, Boucher, Fragonard... Arte garikidearen adibide ugari daude, inpresionismotik hasita XX. mendeko artistak handiak arte: Renoir, Signac, Cézanne, Klimt, Egon Schiele.
Irarlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grabatuen hondoa izugarria da, munduko zabalenetakoa; XV. mendean hasten da, gure egunetaraino. Hona hemen egile batzuk: Albrecht Dürer], Martin Schongauer, Lucas van Leyden, Marcantonio Raimondi, Francisco de Goya, Pablo Picasso, pop art...
Batliner bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007az geroztik, Albertinak XIX. eta XX. mendeetako 500 bat lan (pinturak gehienbat) gordetzen ditu maileguan, Inpresionismotik Alex Katzeraino: Batliner bilduma, 1960ko hamarkadatik abizen bereko bikoteak bildua. Bilduma horretan izen handiko egileen lanak biltzen dira: Claude Monet, Edgar Degas, Paul Cézanne, fovistas Henri Matisse, André Derain, Kandinsky, espresionismo alemana, abangoardia errusiarra, surrealismoa (Max Ernst, René Magritte, Joan Miró). Aipamen berezia merezi du Pablo Picassoren bilduma, hamar bat margolanekin eta marrazki eta zeramika ugarirekin. Beste egile modernoagoak Alberto Giacometti, Francis Bacon, Gerhard Richter, Georg Baselitz dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Düreren lanak
-
Albrecht Dürer, Erbi gaztea (akuarela)
-
Albrecht Dürer, Autorretratu 13 urtekin (marrazkia)
-
Durero, Belar-mulu handia (akuarela)
-
Albrecht Dürer, Eskuak otoitzean (marrazkia)
-
XV. mendeko egile anonimoa, Bikotea lorategian
-
Lucas Cranach el Viejo, Martin Luteroren aitaren erretratua (marrazkia koloretan)
-
Albrecht Altdorfer, Maximiliano I.aren garaipenak
-
Hans Holbein Gaztea, Guda (irarlan)
-
Virgil Solis, Bainu-etxe (irarlan)
-
Hendrick Goltzius, Autorretratu (marrazkia koloretan)
-
Egon Schiele, Gizon biluzik
-
Lovis Corinth, Weinsbergko emakumeak (akuafortez egindako irarlana)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Museoaren webgune ofiziala.