Edukira joan

Albertina Paraíso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albertina Paraíso

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbertina de Sousa Paraíso
JaiotzaPorto1864ko urtarrilaren 11
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa1954ko otsailaren 25a (90 urte)
Hobiratze lekuaCemitério dos Prazeres
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria, saiakeragilea, poeta, margolaria, itzultzailea eta irakaslea
Lan nabarmenak

Find a Grave: 238654967 Edit the value on Wikidata

Albertina de Sousa Paraíso (Porto, 1864ko urtarrilaren 11Lisboa, 1954ko otsailaren 25a) portugaldar feminista, kazetari, saiakeragile, itzultzaile eta poeta izan zen.[1][2]

Albertina Paraíso Portoko klase ertaineko familia batean jaio zen. Bere aita, Guilherme Augusto de Sousa Paraíso, bankuko zuzendaria zen eta ama, Sofia Isilda Freitas de Sousa Paraíso, eskolako zuzendaria.[3] Garai hartako beste literaturgile batzuk ezagutu zituen, hala nola António Nobre, Eduardo Coimbra, Joaquim de Araújo Rangel Pamplona e Castro eta António Fogaça.[4][5]

Gaztetan hasi zen politikan eta Portoko 1891ko urtarrilaren 31ko martxinadan parte hartu zuen, errepublikarrek Portugalgo monarkia eraisteko huts egin zutenean. Porton emakumezkoen aldizkarien sorreragatik egin zen ezaguna, batez ere. Almanaque das Senhoras Portuguesas e Brasileiras (1885-1887) eta Almanaque das Senhoras Portuenses (1889) zuzendu zituen.[4] 1895ean Musgos e Rosas liburua argitaratu zuen. Hitzaurrea João de Deusek idatzi zuen eta ilustrazioak Rafael Bordalo Pinheirok egin zituen.[5]

Lisboara bizitzera joan zenean, Maria Amália Vaz de Carvalhoren saloiak bisitatzen hasi zen. 1902ko uztailaren 2an Manuel Rodrigues Barroca Lamegoko urregilearekin ezkondu zen Lisboako São Jorge de Arroios auzoko elizan. 1906az geroztik O Mundo egunkariaren gehigarri den Jornal da Mulhereko zuzendari izan zen. Bertan, Maria Amália Vaz de Carvalho eta Ana de Castro Osóriorekin elkarlanean aritu zen.[3]

Alma Feminina aldizkaria sortu zuen, eta bertan Guerra Junqueiro, João Chagas eta Teófilo Bragarekin kolaboratu zuen. Diário de Notícias, A Illustração, Correio da Manhã, Novidades, O Século eta A Capital bezalako egunkari eta eldizkarietarako ere idatzi zuen, besteak beste.[5] 1915ean Contemporânea aldizkariaren zenbaki bereziko «Emakumeen Atala» zuzendu zuen.[6][7]

Ateriosklerosia pairatzen zuen, eta horren ondorioz hil zen Lisboako São Paulo auzoko Ataíde kaleko 17. zenbakian, 90 urte zituela. Prazeres hilerrian lurperatuta dago.[8]

Poesia bildumak
  • Musgos e Rosas (1896)[4]
  • Derradeiros versos (1938)[5]
Aldizkarietako argitalpen hautatuak
  • Os Noivos (A imprensa: revista scientifica, literária e artística, 1885)
  • Boiando... (A illustração portugueza: semanario: revista litteraria e artistica, 1888)
  • Libro Del Alma (Branco e Negro: semanario illustrado, 1896)
  • Lês inspiratrices (Álbum das meninas, 1899)
  • A uma creança (Elegancias, 1913)
  • Secção Feminina (Contemporânea, 1915)
  • Joias e Flores (O Dia)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Portugesez) «Paraíso, Albertina, 1864-1954» Hemeroteca Digital de Lisboa (kontsulta data: 2025-10-11).
  2. (Portugesez) «Jornal da Mulher: Albertina Paraíso» Silêncios e Memórias (kontsulta data: 2025-10-11).
  3. a b (Portugesez) Castro, Andreia; Cruz, Eduardo da. «Brasil e Portugal no século XIX – encontros culturais» Brasil e Portugal no século XIX – encontros culturais 2019-01-01 (kontsulta data: 2025-10-11).
  4. a b c (Portugesez) Cardoso, Nuno Catharino. (1917). «D. Albertina Paraíso» Poetisas Portuguesas - Antologia contendo dados bibliograficos e biograficos acêrca de cento e seis poetisas. Lisboa: Livraria Scientifica, 209-213 or. (kontsulta data: 2025-10-11).
  5. a b c d (Portugesez) Costa Lopes, Ana Maria. (2005). Imagens da mulher na imprensa feminina de oitocentos: percursos de modernidade. (1. argitaraldia) Lisboa: Quimera ISBN 972-589-141-4..
  6. (Portugesez) Macdonald, João. «Infra-estrutura de "Contemporânea"» Pessoa Plural - Revista de estudos pessoanos 2023-01-01 (kontsulta data: 2025-10-11).
  7. (Portugesez) «Contemporânea» Revistas de Ideias e Cultura (kontsulta data: 2025-10-11).
  8. (Portugesez) «Albertina Paraíso» Diario de Lisboa (Lisboa) 1954-02-25 (kontsulta data: 2025-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]