Alberto Corazón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto Corazón
Bizitza
Jaiotza Madril1942ko urtarrilaren 21a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2021eko otsailaren 10a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea, muralist (en) Itzuli, diseinatzaile grafikoa, erakusketa-komisarioa eta aktibista
Jasotako sariak
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Alberto Corazón Climent (1942ko urtarrilaren 21a, Madril - 2021eko otsailaren 10a, Madril), espainiar argazkilari, margolari, eskulturagile eta diseinatzaile bat izan zen.

Espainia mailan berak diseinatutako logoengantik nabarmendu zen, bera bere lan arlotik kanpo jende askorentzat ezaguna izan ez arren, espainiar erakunde nabarmen askoren logoak deiseinatu zituenez oso ezagunak izan baitziren, esate baterako UNED, ONCE, Renfe Aldiriak, Espainiako Liburutegi Nazionala, Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioa, Espainiako Antzerki Klasikoaren Konpainia, SGAE, Madrilgo Arte Ederretako Zirkulua, Espainiako Turismo Paradoreak, Andaluziako Junta, Amerikako Etxea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa eta Madril Udalerriko Kultur Zentroaren logoak diseinatu zituen.

Bilboko Arte Ederren Museoa, Sofia Erregina Museoa, Valentziar Arte Modernoaren Institutua eta Madrilgo Arte Garaikidearen Museoan bere eskulturak ikusgai daude.

2006an San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren kide bilakatu zen.

Logo nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]