Alberto I.a Belgikakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:25, 28 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula


Alberto I.a Belgikakoa (Albert Léopold Clément Marie Meinrad de Saxe-Cobourg et Gotha) (Brusela, 1875eko apirilaren 8a - Marche-les-Dames, Belgika, 1934ko otsailaren 17a). Belgika Erresumako hirugarren erregea. Filipe Belgikakoaren semea. 1900. urtean, Isabel Gabriela Bavierakoarekin (1876-1965) ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Bere osaba Leopoldo II.a Belgikakoa hil ondoren, oinordetu zuen tronua, 1909ko abenduaren 17an. Bere aitona, Leopoldo I.a Belgikakoa Belgika Erresumako lehenengo erregea izan zen, eta bere izeba (Karlota Belgikakoa), Belgikako lehenengo printzesa. Belgikako armadaren buru gorena izan zen, eta berak zuzendu zituen tropak pertsonalki Lehen Mundu Gerrak eztanda egin zuenean.

Senar-emazteak eta seme-alabak

Alberto I.a Belgikakoa eta Isabel Gabriela Bavierakoa.

1900. urteko urriaren 2an ezkondu zuten Isabel Gabriela Valeria Maria dukesarekin, Bavieran. Isabelek Isabel Belgikako erregina izena hartu zuen. Karlos Teodoren (Bavierako dukea) alaba zen, eta Maria Jose Portugaleko infantarena. Possenhofenen jaio zen, Bavieran, Alemanian, 1876ko uztailaren 25ean, eta 1965eko abenduaren 23an hil zen.

Fitxategi:Albert I and Leopold III.jpg
Leopoldo printzea eta bere aita, Alberto I.a Belgikakoa.

Heriotza

Marche-les-Dameseko mendi bat eskalatzen izan zuen istripu baten ondorioz hil zen 1934an. Bere semeak Leopoldo III.a Belgikakoak oinordetu zuen. Laekeneko elizan (Brusela) dagoen errege-panteoian lurperatu zuten.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto I.a Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan