Albiko katedrala
| Albiko katedrala | |
|---|---|
| Cathédrale Sainte-Cécile d'Albi | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Barruti | Albiko barrutia |
| Frantziako udalerri | Albi |
| Koordenatuak | 43°55′43″N 2°08′33″E / 43.9285°N 2.1426°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1282 (egutegi gregorianoa) |
| Izenaren jatorria | Zezilia Erromakoa |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Albi, Castres and Lavaur (en) |
| Izena | Zezilia Erromakoa |
| Arkitektura | |
| Materiala(k) | adreilua |
| Estiloa | gotiko baltikoa arkitektura gotikoa |
| Dimentsioak | 40 ( |
| Ondarea | |
| Mérimée ID | PA00095453 eta IA81000300 |
| Kontaktua | |
| Helbidea | place Sainte-Cécile |
| Webgune ofiziala | |
Santa Zeziliaren basilika-katedrala (frantsesez: Basilique Cathédrale Sainte-Cécile) Albi hiriko katedral katolikoa da, Albiko artxidiozesiaren egoitza dena. Hasieran Gurutzada Albitarraren ondoren eraiki zuten gotorleku moduan; eraikitze lanak 1282an hasi ziren eta 200 urtez iraun zuten. Katedrala adreiluzko eraikinik handienentzat hartzen dute.[1]
2010ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken Judizioa irudikatzen duen organoaren azpian dagoen fresko nabarmena da bere gainazalagatik, bere kalitateagatik. Margolan erraldoi honek (1474-1484) jatorriz 200 metro koadro inguru hartzen zituen. Tenperaz margotuta, hiru erregistro ditu: Zerua, Lurra eta Infernua, non gaiztoek keinuak egiten dituzten zazpi bekatu nagusiei eskainitako ataletan. Obra hau XVIII. mendean hondatu zen hormaren erdian egin zuten irekidura batengatik, dorreko kapera baterako sarbidea ematen zuena,
Sabaiak ere ikusgarriak dira. Gangako freskoek (1509-1512), kolore aberatsak eta neurri apartekoak dituzte (97 metro luze eta 28 m zabal), eta guztiak Italiako Pizkundeko estilokoak dira, Frantziako handienak eta zaharrenetarikoak. Koruaren gaineko sabaia estaltzen duen kolore urdina "Frantziako urdina " da, "errege urdina" ere esan izan zaiona. Nabeko gangan laginak hartu zirenean, kolore hori lapis lazuli eta kobre oxidoa erabiliz ekoitzi zela ikusi zen, eta ziurrenik material onen aukeraketak azaltzen du gangaren kontserbazio egoera bikaina .
Katedralaren altxorrean gordetzen diren lanean artean, nabarmendu daitezke Ama Birjinaren eta Haurraren poliptikoa (dohaintza baten bidez bertara iritsitako erretaula italiarra) eta Albiko mapamundia.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikuspegi orokorra
- Kanpoaldeko harresia
- Koroa
- Organoa
- Ganga eta organoa
- Ganga
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Holly Haynes, "Albi Cathedral", Sacred Destinations
