Edukira joan

Albinako urtegia

Albinako urtegia
Motaurtegia
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°00′06″N 2°37′55″W / 43.0015987°N 2.6320055°W / 43.0015987; -2.6320055
Honen parte daZadorrako urtegiak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaGorbeialdea
UdalerriaAramaio

Albinako urtegia Araban dagoen urtegi bat da. Legution dago urtegiaren horma baina aintziraren gehiengoa Aramaioko lurretan dago. Zadorrako urtegi sisteman dagoen txikiena da[1].

Albina ibaiaren ibilbidean dago presa eta handik gora lau kilometro inguru luzatzen da. Hego-ekialdeko ertzean Jarindo (896 m) mendia dago eta ipar-mendebaldean Tantaibakar (734 m). Urtegiaren ondoren Albina ibaiaren urak Urrunagako urtegian isurtzen dira Legution[2].

Urtegiaren muturrean Aramaioko Marixeka aisialdi eremua dago[3].

50 hektareatako azalera du eta ur-bolumena 6 hm3-koa da[2].

Babesturiko eremua da eta karramarro gorria berreskuratzeko programa abian da[1].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Albina urtegia, Aramaion - Aramaio» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-07-10).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) iAgua, redaccion. (2017-09-26). «Embalse de Albina en» iAgua (kontsulta data: 2024-07-10).
  3. «Arabako paraje ederretan: Marixeka eta Albina artean - Aramaio» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-07-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]