Konstantinoplako akazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albizia julibrissin» orritik birbideratua)
Konstantinoplako akazia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaIngeae
GeneroaAlbizia
Espeziea Albizia julibrissin
Antonio Durazzini, 1772

Zeta zuhaitza edo Konstantinoplako akazia (Albizia julibrissin) Fabaceae familiako zuhaitz hosto-erorkorra da. Jatorriz Asia hego-mendebalde eta ekialdekoa, mundu zabalean hedatua dago gizakiaren eraginez. Apaingarritzat erabilia da, albizia mota honek lore ederrak baititu, ponpoi arrosa itxurakoak, eta eite zabal eta hosto arinak baititu, itzalpe leuna emanez. Baina erraz bertakotzen denez, ugalketa sexual eta asexual emankorrak lagunduta, munduko hainbat eskualdetan landare inbaditzailetzat hartzen da, batez ere AEBetan.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek sinonimo ugari ditu edo izan ditu:

  • Acacia julibrissin (Durazz.) Willd.
  • Acacia nemu Willd.
  • Albizia nemu (Willd.) Benth.
  • Albizzia julibrissin Durazz.
  • Feuilleea julibrissin (Durazz.) Kuntze
  • Mimosa julibrissin (Durazz.) Scop.
  • Mimosa speciosa Thunb.
  • Sericandra julibrissin (Durazz.) Raf.[1][2][3][4]

Azpi-espezie, barietate eta kultibarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albizia julibrissin f. rosea, ohikoena baino lore arrosagoa duena.

Azpi-espezie, barietate eta kultibar ugari deskribatu dira: lore kolorearen arabera (arrosa, zuria, horia edo gorria), hosto kolorearen arabera (berdea, brontzea, gorrixka) eta eitearen arabera (eroria, zapala...)

  • Lore arrosa eta gorriak
    • 'Athens County' - Lore arrosak. Hotza jasaten ez duena.
    • 'Boubri' ('Ombrella', 'Umbrella') - Lore arrosa bizia. Eite zabala: 8-12 m garai eta 6-10 m zabal. Hosto berde ilunak. Hotza ondo jasaten du.
    • 'Charlotte' - Lore arrosak.
    • 'Cyrano' - Lore arrosak.
    • 'Ernest Wilson' ('E.H.Wilson', 'Rosea') - Lore arrosa ilunak. 3-4,5 m garai.
    • 'Fan Silk Flame' ('Fan Silk', 'Flame', 'Red Silk') - Lore gorri ugari.
    • 'Pourprey' - Lore arrosa-gorri distiratsuak.
    • 'Rouge d'été' - Lore arrosa ilunak. Nahiko txikia, zuhaixka eitekoa.
    • 'Roxanne' - Lore arrosak.
    • 'Tropical Dream' - Lore arrosa distiratsu ugari. Hotza nahiko jasaten du.
    • 'Union' - Lore arrosak.
    • f. rubra ('Red Silk')- Lore arrosa-gorriak eta gorriak. 5-7 m garai. Hotza jasaten du.
      • 'Pompadour' - Lore gorri lurrintsuak. 6-8 m garai. Hotz handia jasaten du.
      • 'Rouge de Tuilière' - Lore gorri biziak. Hotz handia jasaten du.
  • Lore hori eta zuriak
    • 'Tinkle Bell's' - Lore horikarak. Eite zabala.
    • f. alba ('Alba') - Lore horikarak. Eite zabala.
  • Hosto gorrindolak.
    • 'Celine Pennincks' - Hosto gorrindol ilunak, berde ilunak uda amaieran.
    • 'Merlot Majik' - Hosto gorrindol ilunak, uda osoan mantentzen direnak.
    • 'New Purple' - Hosto gorrindol eta brontze ilunak, lore gorri biziak.
    • 'Summer Chocolate' - Hosto gorri-gorrindol ilunak, lore arrosa argiak.
    • 'Tyron' ('Evi's Purple') - Hosto gorri-gorrindol ilunak, lore arrosa argiak. Hotz handia jasaten du.
  • Eite eroria
    • 'Pendula' ('Ishii Weeping') - Eite negartia. Lore arrosa-gorriak. 2,5-3 m garai.
    • 'Shidare' - Eite negartia.
  • Beste
    • 'Unryu' - Adaxka bihurriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]