Alboak (Eraztunen Jauna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Alboak, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberrian, Eskualdean bizi ziren hobbiten azpiarraza bat da.

Kiderik gutxien zituen taldea zen, eta kolore argiko larruazal eta ilea izateagatik eta euren altuera handiagoagatik eta argaltasunagatik bereizten ziren. Oso gogoko zituzten zuhaitzak eta basoak, ehiza, nekazaritza baino gogokoago izatea eta elfoekin ondo eramatea eragiten zuena. Abilak ziren hizkuntzekin eta trebeak ziren kantatzen.

Gainontzeko hobbit arrazak bezala, Rhovanionetik zetozen, eta eurei buruzko berriak daude Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1150. urtetik, Eriadorrera iritsi eta gainontzeko hobbitekin batu zirenean. Mendi Lainotsuak zeharkatu zituzten Rivendeleko iparraldeko pasabideetatik, eta Mitheithel ibaitik jaitsi ziren Angelua deituriko tokiaren lurralderaino.

Euren izaera abenturazale eta ausartagatik, Albo asko izan ziren beste hobbit adarretako familia eta klanen buru, eta beti izan zuten ezarri ziren tokitik haratago esploratzeko ekimena. Honela, orkoen arriskua Mendi Lainotsuetatik gertu nabaritzen hasi zenean, Alboak joan ziren Breeranzko martxaren buru, Artxeteko oihanera heltzen eta bertan ezartzen lehenak izan zirelarik.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1601. urtean, Argeleb II.a erregearen baimenarekin, Martxo eta Zuri anaia alboek, hobbiten buru, Baranduin ibaia zeharkatu eta ibai honen eta Urruneko Kebraden artean ezarri ziren, ondoren, lurralde hau, Eskualdea bezala ezagutuko zelarik.

Eguzkiaren Hirugarren Aroaren hamaieran, Took, Brandiorein eta Bolger bezalako familiek, odol alboa zuten.