Edukira joan

Albrecht Dürer

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Albrecht Durer» orritik birbideratua)

Albrecht Dürer

Bizitza
JaiotzaNurenberg1471ko maiatzaren 21a
HerrialdeaDuchy of Bavaria
BizilekuaVenezia
Nurenberg
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaNurenberg1528ko apirilaren 6a (56 urte)
Hobiratze lekuaJohannisfriedhof (en) Itzuli
Familia
AitaAlbrecht Dürer the Elder
AmaBarbara Dürer
Ezkontidea(k)Agnès Dürer
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HizkuntzakGoi Erdi Aroko alemana
alemana
Irakaslea(k)Albrecht Dürer the Elder (en) Itzuli
Michael Wohlgemuth
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, matematikaria, illuminator (en) Itzuli, copper engraver (en) Itzuli, artearen teorikoa, marrazkilaria, ilustratzailea eta exlibrist (en) Itzuli
Lantokia(k)Nurenberg
Venezia
Basilea
Estrasburgo
Colmar
Frankfurt am Main
Mainz
Kolonia
Innsbruck
Bolonia
Milan
Florentzia
's-Hertogenbosch
Arnemuiden (en) Itzuli
Baarle-Nassau
Bergen op Zoom
Goes
Heerewaarden (en) Itzuli
Middelburg
Nijmegen (en) Itzuli
Oisterwijk
Sittard (en) Itzuli
Stokkum (en) Itzuli
Tilburg (en) Itzuli
Veere
Zaltbommel
Zierikzee (en) Itzuli
Anberes
Malinas
Erroma eta Wittenberg
Lan nabarmenak
InfluentziakMichael Wohlgemuth eta Jacopo de' Barbari (en) Itzuli
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa
allegory (en) Itzuli
margolaritza historikoa
margolaritza mitologikoa
genero-margolana
Autorretratua
animal painting (en) Itzuli
paisaia margolaritza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm1786209 Musicbrainz: 30a023ef-9461-4005-82b4-d65f63adb850 Discogs: 1858908 Find a Grave: 9062 Edit the value on Wikidata

Albrecht Dürer[1] (Nurenberg, Bavaria, 1471ko maiatzaren 21a - Nuremberg, 1528ko apirilaren 6a) Alemaniako Pizkundeko artistarik ezagunenetakoa izan zen, garai hartako Italiako maisu gailenen parean jar daitekeen pintore bakarra. Flandriako pintoreen teknikak ongi menderatzen zituen artista zen; Italiako moldeak ere bereganatu, eta pinturari eta grabaketari buruzko ikerketa teorikoak egin zituen. Geometria eta proportzio matematikoen inguruko zaletasun handia erakutsi zuen bere margolanetan. Haren obrak eragin handia izan zuen XVI. mendeko Herbehereetako eta Alemaniako artistengan.

Nurenbergen lanean ari zen zilargin hungariar baten semea zen, eta Dürer zilarra eta urrea lantzen hasi zen aitaren lantegian. Garrantzi handiko ikasbidea izan zuen, gerora diseinatzaile eta grabatzaile gisa nabarmentzeko aukera eman ziona; grabatuak izan ziren, hain zuzen, Dureroren lanik aipagarrienetakoak. Bere lehen obra artistiko handia, Autorretratua, 1484. urterako osatu zuen. 1486an. Michael Wohlgemuth margolari eta grabatzailearen lantegian hasi zen ikasle, xilografiak egiten batez ere, eta han bereganatu zituen Herbehereetako artearen ezaugarriak, Jan van Eyckenak besteak beste, eta germaniar tradiziokoak (Hans Pleydenwurff).

1490. urtean, Flandesera jo zuen; han, marra zehatza eta konposizioaren legeak ikasi zituen (Aitaren erretratua, 1490). Flandesen bertan izan zuen Andrea Mantegna italiar pintorearen naturalismoaren berri, eta urrundu egin zen aurreko irakasleen molde gotiko zaharkituetatik (Autorretratua senargai-jantzian, 1493, Mendebaldeko pinturako lehen autorretratua). 1494ko uztailaren 7an Agnès Freyrekin ezkondu zen.

Italiako lehen bidaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1494 aldean joan zen lehen aldiz Italiara, eta bertan ezagutu zituen garai hartako artista handienen obrak; bidaia hark eragin handia izan zuen bere koadro, marrazki eta grabatuetan. Pizkundea Italiako mugimendutzat hartua zen eta gainerako herrietako artistak, alemaniarrak esaterako, antzinako arteari loturiko apaingile soiltzat hartzen ziren. Dürerrek arte joera berrien ikerketa sakona egin zuen eta estetikaren ikusmolde berriak bereganatu zituen, mendeku gisa edo. Horrela, garai hartan egin zituen obra gehienak Italiako artelanen egokitzapenak dira, Andrea Mantegna, Antonio Pollaiolo, Giovanni Bellini eta abarren kopiak. Baina italiar artistez gainera, arreta berezia eskaini zion Italiako paisaiari eta argiari (Landa ikuspegia, 1495, Ashmolean Museum, Oxford). Pizkundeko izpiritua nola beretu zuen garbien erakusten duen obra Autorretratua da (1498, Pradoko museoa, Madril), jaioterrira itzuli ondoren margotu zuena.

1495ean antolatu zuen Nurenbergen bere pintura eta grabatze lantegia, eta bertan hasi zen kobrea lantzen. Ordutik aurrera iritsi zuen haren heldutasun aroa. Lan ugari egin zuen, germano-flandriar eta italiar estiloak bateratu zituen eta ikonografian halako eklektizismo bati heldu zion: erretratu humanistak, Bibliako gaiak, alegoria filosofikoak eta satirak egin zituen. Nurenbergen, erretaulez eta erretratuez gainera, grabatuak egin zituen batez ere; grabatua giza gorputzaren lanketara hurbiltzeko tresna gisa erabili zuen eta proportzioen teknika landu zuen, Pizkundeko legeei jarraituz (Adan eta Eva, 1504).

Margolanetan eta marrazkietan baino beranduago arte antzeman zitzaizkion Azken Gotikoko ezaugarriak grabatuetan, baina joera gero eta joera klasizista eta humanistagoa hartu zuen, adibidez, Apokalipsia (1498) hamalau xilografiez osaturiko sail ikusgarrian eta zazpi xilografiez osaturiko Pasio Handia sailean (1498 ingurukoa). Ama Birjinaren bizitza xilografia sailean eta mende hasierako pinturetan (Magoen gurtza, 1504, Uffizi Galeria) aipagarria da geometriaren nagusitasuna, espazioarekiko kezka eta baita xehetasun bitxi edo errealistekikoa ere; perspektibaren eta proportzioen ikerketa bikainak dira. 1500. urte ingurua izan zen arte gotikoko ezaugarrien eta Pizkundekoen arteko etena nabarmentzen hasi zen garaia; Pizkundeko joera betekoak dira, esaterako, Oswolt Krelen erretratua (1499, Alte Pinakothek, Munich), Nurenbergeko aristokraziako zenbait kideren erretratuak, Gizon gaztearen erretratua (1500, Alte Pinakothek, Munich) etab.

Italiako bigarren bidaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1505eko udazkenean, artista gisa heldutasun beteko garaia zuenean eta grabatugile ezaguna zela ordurako, Italiara joan zen berriro 1507ko negua arte. Aurreko bidaian bezala, Venezian igaro zuen denbora gehiena.Giovanni Belliniren obrak erakarri zuen batez ere, eta haren eraginez erretratu gozoak, leunak egin zituen 1505-1507 bitartean; eskola desberdinek perspektibaren arazoari zein irtenbide eman zioten aztertu zuen. Joera manieristak agertu ziren kolore guztiz biziek argiturik egin zituen oholetan. Garai hartakoa aipagarria du, besteak beste Errosarioaren festa (1506, Galeria Nazionala, Praga) ordu arteko bilakaeraren amaiera eta sintesia dena, eta Adan eta Eva (1507, Pradoko museoa, Madril), formaren ideal klasikoaren sekretu matematikoaren bilaketaren emaitza bikaina. Kolorea nagusitu zen Hirutasun Sainduaren Gurtza obran ere (1511, Kunsthistorisches Museum, Viena).

Italiako bigarren bidaitik itzuleran pinturan murgildu zen buru-belarri eta matematika ikasten jardun zen, harik eta 1509an berriro grabatuak egiten hasi zen arte. Printzipio klasikoak erabiltzen jarraitu zuen eta konposizio handiagoak egiten hasi, adibidez Hamar milen martirioa (1508, Kunsthistorisches Museum, Viena) eta Hirutasunaren gurtza (1511, Kunsthistorisches Museum, Viena). 1507-1513 urteen artean Nekaldia saila osatu zuen, brontzezko grabatuez, eta 1509-1511 bitartean Nekaldi txikia, zur gaineko grabatua, egin zuen; espazio zabalak eta lasaitasuna dira obra horietan nagusi. 1513-1514 urteetan hiru maisulan egin zituen: Zalduna, heriotza eta deabrua, San Jeronimo bere estudioan eta Malenkonia grabatuak; aditu batzuen ustez hirurak batera hartu beharra dago. Dürerek bere artea gorenera eramateko asmoz egindako obratzat jotzen dira, formak eta giroa bikainak eta aberatsak dira, eta klasikotasunaren perfekzioa ageri dute.

Enperadoreen zerbitzuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1512. urtean Maximiliano enperadorearentzat hasi zen lanean, 1519 arte. Garai hartako artista germaniar ospetsuenekin batera jardun zuen, eta 92 xilografia, karroza bat, Orduen Libururako animalien akuarelak eta hainbat erretratu, adibidez Maximiliano I.a (1519, Kunsthistorisches Museum, Viena), egin zituen haren zerbitzuan. 1518an Lutero ezagutu zuen eta asko hunkitu zuen aita santuaren indulgentzien salmenta zela-eta emandako hitzaldiak.

Maximiliano hil ondoren, Herbehereetara abiatu zen 1520. urtean, haren ondorengo Karlos V.aren zerbitzura. Anberes, Brujas, Gante eta abarretan ibili zen, eta garai hartako pintore nagusien obrak ezagutu ahal izan zituen (Quentin Metsys, Bernaert van Orley, Lucas van Leyden) eta XV. mendeko maisuenak orobat: Rogier van der Weyden, Hugo van der Goes, Jan van Eyck. Garai hartako irudietan xehetasunez beteriko marrazki errealistakoak dira nagusi, Herbehereetako pintura eskolaren izpirituarekin lotura handia dutenak, esaterako Ama Birjina, Umea eta Santa Anarekin (Metropolitan Museum of Art, New York) eta Bernhart von Reesenen erretratua (Gemaldegalerie, Dresden).

1521ean itzuli zen Nurenbergera, osasun arazoak zirela-eta. Azken urteetan pintura obra gutxi egin zituen, nahiz eta badiren garai honetako erretratu grabatu batzuk; bereziki interesgarria da Lau apostoluak deituriko margolana (1526, Alte Pinakothek, Munich), Erreforma protestantearen eta erlijio joera berrien kutsua ageri duena. Lan teorikoak, zientifikoak eta ilustrazioak egin zituen batez ere (Neurtzeko moduei buruzko irakasketa, 1525; Gotorlekuei buruzko tratatua, 1527; Giza gorputzaren neurriei buruzko tratatua, 1528). Obra handi batean bildu nahi izan zituen bere ikerketa teorikoak (Margolari gazteentzako bazka), baina atal batzuk bakarrik eman ziren argitara, Dürer hil ondoren.

irudia Artikulua Data Bilduma
Heller Altarpiece 1500s
1610s
Staatliche Kunsthalle Karlsruhe
Historical Museum Frankfurt
Städel Museoa
Dominican Monastery
Municheko Residenz
Madonna with the Siskin 1506 Gemäldegalerie
Hamar mila kristauen martirioa 1508 Kunsthistorisches Museum
Adoration of the Trinity 1511 Kunsthistorisches Museum
Portrait of Jakob Fugger the Rich 1520 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Portrait of a Young Fürleger with Loose Hair 1497 Städel Museoa
Feast of the Rosary 1506 National Gallery Prague
Saint Jerome in His Study 1521 National Museum of Ancient Art
portrait of Johann Kleeberger 1526 Kunsthistorisches Museum
Self-Portrait 1498 Pradoko Museoa
Portrait of the Artist Holding a Thistle 1493 Louvreko margogintza saila
Jesus doktoreen artean 1506 Thyssen-Bornemisza Museoa
Lion 1494 Hamburger Kunsthalle
Autoerretratua 1500 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Mary and Child 1512 Kunsthistorisches Museum
Magoen gurtza (Dürer) 1504 Uffizi Galeria
Dresden Altarpiece 1496 Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Lamentation of Christ 1500 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Lamentation of Christ 1498 Germanisches Nationalmuseum
Hercules Killing the Stymphalian Birds 1500 Germanisches Nationalmuseum
Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Portrait of a Young Woman with braided hair 1497 Gemäldegalerie
Haller Madonna 1490s Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Samuel H. Kress Collection
Thyssen-Bornemisza family Collection
The Madonna of the Carnation 1516 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Alte Pinakothek (Munich)
Bagnacavallo Madonna 1490s Magnani-Rocca Fundazioa
The Virgin Mary in Prayer 1518 Gemäldegalerie
Emperor Maximilian I 1519 Kunsthistorisches Museum
Portrait of Barbara Holper 1490 Germanisches Nationalmuseum
Portrait of Bernhart von Reesen 1521 Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Burkard von Speyer 1506 Royal Collection
Portrait of Elspeth Tucher 1499 Hessen Kassel Heritage
Portrait of Frederick III of Saxony 1496 Gemäldegalerie
Portrait of Felicitas Tucher 1499 Schloss Weimar
Portrait of Hans Tucher 1499 Schloss Weimar
Hieronymus Holzschuherren erretratua 1527
1526
Gemäldegalerie
Portrait of Jakob Muffel 1526 Gemäldegalerie
Portrait of the Nuremberg Painter Michael Wolgemut 1516 Germanisches Nationalmuseum
Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Portrait of a Young Man 1500 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Portrait of a Young Man 1506 Palazzo Rosso
Portrait of a Venetian Woman 1505 Kunsthistorisches Museum
Portrait of a Young Woman with a (Red) Beret 1507 Gemäldegalerie
Portrait of a young Venetian woman 1506 Gemäldegalerie
Saint Philip 1516 Uffizi Galeria
The Apostle James the Elder 1516 Uffizi Galeria
Saint Jerome in the Wilderness 1496 National Gallery
Virgin and Child with Saint Anne 1519 Metropolitan Museum of Art
Lukreziaren suizidioa 1518 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Madonna and Child 1526 Uffizi Galeria
Avarice 1507 Kunsthistorisches Museum
Wire drawing mill near Nyremberg 1494 Kupferstichkabinett Berlin
Sorrowing mother 1490s Alte Pinakothek (Munich)
Portrait of Willibald Pirckheimer 2nd millennium Rijksmuseum
Portrait of the artist's father 1490 Uffizi Galeria
Mary among a Multitude of Animals 1500s Albertina
The Crucifixion 16th century Musée des Beaux-Arts de Dijon
Salvator Mundi 1505 Metropolitan Museum of Art
Virgin and Child 1516 Metropolitan Museum of Art
The Holy Family 1509 Boijmans Van Beuningen Museoa
Lot and His Daughters [reverse] 1490s Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Samuel H. Kress Collection
Thyssen-Bornemisza family Collection
Portrait of a Clergyman (Johann Dorsch?) 1516 Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Samuel H. Kress Collection of the National Gallery of Art
Samuel H. Kress Collection
Head of a Young Woman 1522 Metropolitan Museum of Art
Portrait of Luther 2nd millennium Danimarkako Galeria Nazionala
Venus and the Three Graces Danimarkako Galeria Nazionala
The Adoration of the Magi 2nd millennium Danimarkako Galeria Nazionala
Elector of Saxony Frederick III 1520s Royal Museum of Fine Arts Antwerp
Circumcision of Jesus 1490s Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Flight to Egypt 1490s Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Christ among the Doctors 1490s Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Via Crucis 1490s Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Altarpiece of the Mater Dolorosa, Scene: Christ Nailed Art the Cross 1490s Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Crucifixion 1490s Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Deposition 1490s Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Heavenly Scene 1496 National Gallery
Adam 1507 Pradoko Museoa
Eva 1507 Pradoko Museoa
Portrait of a Man 1524
1521
Pradoko Museoa
Maria mit Kind an der Brust 1503 Kunsthistorisches Museum
Portrait of a man 1497 Skokloster Castle
Jabach Altar: Saints Joseph and Joachim 1504 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Jabach Altar: Saints Simeon and Lazarus 1500s Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Portrait of the artist's father 2nd millennium Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Wittelsbacher Ausgleichsfonds
Hll. Johannes und Petrus (Verkleinerte Kopie nach den Vier Aposteln) (Kopie nach) Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Tod Mariae (Kopie nach) Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Christ as the Man of Sorrows 1493 Staatliche Kunsthalle Karlsruhe
Heller Altarpiece 1500s Historical Museum Frankfurt
Heller altarpiece, central panel, Assumption and Coronation of Mary 1500 Dominican Monastery
Heller-Altar, first inner wing, Martyrdom of Saint James the Great 1500s Historical Museum Frankfurt
Heller-Altar, erster rechter Flügel, Innenseite, Martyrium der Hl. Katharina von Alexandrien Historical Museum Frankfurt
Heller-Altar, erster linker Flügel, Außenseite, Anbetung der Könige/Apostel Petrus und Paulus Historical Museum Frankfurt
Saint Thomas Aquinas and Saint Christopher Historical Museum Frankfurt
Heller-Altar, Stifterbildnis der Katharina von Melem Historical Museum Frankfurt
Dresdener Altar 1496 Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Madonna 1516 Slovak National Gallery
Portrait of a Young Man 1500s Arte Ederren Museoa (Budapest)
Maria 1881 Bratislava City Gallery
View of Kalchreuth 1511 Kunsthalle Bremen
Graveyard of S. Johannis 1489
Jabach Altar: Job on the Dungheap 1505 Städel Museoa
Emperor Charlemagne 1510s Germanisches Nationalmuseum
Emperor Sigismund 1510s Germanisches Nationalmuseum
Way to Calvary 1527 Cook collection
No/unknown value
Way to Calvary 1527 Accademia Carrara
Portrait of a Young Man 1507 Kunsthistorisches Museum
Lot and his daughters Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Two Squirrels 1512 Albertina
A Man in a Fur Coat 1521 Isabella Stewart Gardner Museum
Jacob II. Fugger, der Reiche (1459-1525) 16th century Gemäldegalerie
Bildnis Albrecht Dürers 2nd millennium Gemäldegalerie
Maria mit dem Kind 1518 Gemäldegalerie
Kaiser Maximilian I. (1459-1519) Gemäldegalerie
Hieronymus Holzschuher (1469-1529) mit Deckel 1526 Gemäldegalerie
Emperor Maximilian I 1519 Germanisches Nationalmuseum
Salvator Mundi with the Child Jesus 1493 Albertina
Portrait of a man Munich Central Collecting Point
Head of a Woman 1503 Frantziako Liburutegi Nazionala
Erasmus of Rotterdam 16th century Icones Leidenses
St. Unuphrius 1505 Kunsthalle Bremen
Portrait of St Sebastian with an Arrow 1499 Accademia Carrara
Portrait of a Man 1520 Department of Prints and Drawings of the Louvre
Wunderbare Errettung eines ertrunkenen Knaben aus Bregenz Heinz Kisters Collection
Crucifixion 16th century Staatliche Kunstsammlungen Dresden
Jabach Altar: Piper and Drummer 2nd millennium Wallraf-Richartz Museum
The Four Apostles: Saints John and Peter 1526 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
The Four Apostles: Saints Mark and Paul 1526 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
The Head of Christ Crowned with Thorns 16th century Glasgow Museums Resource Centre
The Madonna with the siskin 1506 Gemäldegalerie
Not this Man but Barabbas Brighton Museum & Art Gallery
Christ and Mary Magdalene (Noli me Tangere) Wellcome Collection
Saint Jerome Wellcome Collection
Saint Jerome in His Study Wellcome Collection
Miraculous rescue of the drowned boy from Bregenz 1490s
Portrait of Hieronymus Holzschuher 1526 Gemäldegalerie
Saint Jerome 1521
Portrait of Oswolt Krel: "Sylvan Men" with Heraldic Shields of Oswolt Krel 1499 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Portrait of Oswolt Krel: Oswolt Krel 1499 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Portrait of Oswolt Krel: "Sylvan Men" with Heraldic Shields of Agathe von Esendorf 1499 Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Marriage Coat of Arms of the Families Duerer and Holper. Verso of the Albrecht Dürer the Elder portrait 1490 Uffizi Galeria
Q124455029 1526
The Seven Sorrows of the Virgin: The Flight into Egypt 1496 Gemäldegalerie Alte Meister
Portrait of a Man 1490s Heinz Kisters Collection
Marienaltar, Mittelbild, Szene: Maria mit Kind 1496
Maria mit Kind vor einer Landschaft
Tal von Kalchreuth. 1490s Kupferstichkabinett Berlin
Kopf eines Mannes 1527 No/unknown value
Knabenkopf nach links geneigt 1503 Frantziako Liburutegi Nazionala
Knabenkopf nach rechts geneigt 1503 Frantziako Liburutegi Nazionala
Familia Santua 1490s Boijmans Van Beuningen Museoa
Totenschädel. 1521
Portrait of Michael Wolgemut 1516 Veste Coburg Art Collections
La Crucifixion avec la Vierge, saint Jean et un donateur Musée Jeanne-d'Aboville
Adoration of the Magi 1490s Basileako Arte Museoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]