Albrecht Kossel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albrecht Kossel
Albrecht Kossel nobel.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLudwig Karl Martin Leonhard Albrecht Kossel
JaiotzaRostock1853ko irailaren 16a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHeidelberg1927ko uztailaren 5a (73 urte)
Hobiratze lekuaBergfriedhof (en) Itzuli
Familia
AitaAlbrecht Kossel
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEstrasburgoko Unibertsitatea
University of Rostock (en) Itzuli
Tesi zuzendariaFelix Hoppe-Seyler (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Otto Folin (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Felix Hoppe-Seyler (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa eta biokimikaria
Lantokia(k)Berlin
Marburg eta Heidelberg
Enplegatzailea(k)Marburgoko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Heidelberg Academy for Sciences and Humanities (en) Itzuli
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 180050933 Edit the value on Wikidata

Ludwig Karl Martin Leonhard Albrecht Kossel (Rostock, 1853ko irailaren 16a - Heidelberg, 1927ko uztailaren 5a) alemaniar biokimikaria izan zen, genetikaren ikerketan aitzindaria. 1910eko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen azido nukleikoen konposizio kimikoaren aurkikuntzagatik.

Medikuntza ikasi zuen Estrasburgoko Unibertsitatean eta Rostockeko Unibertsitatean osatu zituen ikasketak. 1877an mediku izateko azterketa gainditu zuen. Ikasketak amaitzean, Estrasburgoko Unibertsitatera itzuli zen Felix Hoppe-Seylerren ikertzaile laguntzaile gisa. Han azido nukleikoen gainean lan egin zuten.

1883an Berlingo Unibertsitatera joan zen. Han bost konposatu organiko isolatu zituen eta izena jarri zien: adenina, zitosina, guanina, timina eta urazilo. Konposatu horiek base nukleiko gisa ezagutzen dira orain.

1895ean fisiologiako irakasle izendatu zuten Marburgoko Unibertsitatean. Han proteinen konposizio kimikoa ikertu zuen. 1896an histidina aurkitu zuen eta teofilina isolatzen lehena izan zen. 1901ean Heidelbergeko Unibertsitateak kontratatu zuen.

Zeitschrift für Physiologische Chemie (Fisiologia Kimiko Aldizkariaren) argitaratzailea izan zen 1895etik hil zen arte.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Untersuchungen über die Nukleine und ihre Spaltungsprodukte (1881)
  • Die Gewebe des menschlichen Körpers und ihre mikroskopische Untersuchung (1889–1891)
  • Leitfaden für medizinisch-chemische Kurse (1888)
  • Die Probleme der Biochemie (1908)
  • Die Beziehungen der Chemie zur Physiologie (1913)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]