Aldamio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldamioa, Donostiako etxe bateko berritze-lanetan.

Aldamioa bata bestearen gainean jarritako plataformaz osaturiko aldi baterako eraikuntza da, eraikuntza-leku batean nahiz konponketa lanetan langileen pasabidea eta materialen garraioa ahalbidetzen dituena. Burdina, altzairu, aluminio nahiz zurezko pieza aurrefabrikatuez eraikitzen dira gehienetan, baina egun ere banbuzko kanaberaz egindako aldamioak ere eraikitzen dira, Asian bereziki. Finkoak, mugikorrak nahiz zintzilikatuak izan daitezke.

Pedagogian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Aldamio" eta "aldamio sistema" kontzeptuak asko erabili izan dira pedagogian, batez ere konstruktibismoari lotutako testuinguruetan. Hegoaldean gaztelaniatik bere horretan "*andamiaje" (sic) eta "*aldamiaje" neologismoak erabili izan dira.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.