Aldare-mahai
Aldare-mahai | |
---|---|
Christian altar (en) ![]() | |
![]() | |
Aldare-mahaia eliza katolikoetako aldare bat da, koruan edo batzuetan gurutzaduraren azpian jartzen dena eta apaizak haren atzetik, meza emateko erabiltzen duena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldarea izatez definizioz da mahaia, baina katolizismoan beste egitura batzuekin batu da historikoki, erretaula edo aldare-buruekin ohikoan, aldare nagusiak osatuz (non tradizionalki meza eliztarrei bizkarra emanez ematen zuen apaizak).

Vatikanoko II. kontzilioaren ondoren, apaizak herriari zuzenean begira jarri izan direnean meza emateko (versus populum posizioan), apaiza herriari bizkarra itzultzera behartzen zuten aldare nagusi [1] gehienetan paretatik aldendu ziren, edo altzari beraren parte baziren, eliztarrengandik gertuago zegoen aldare independente berri bat eraiki izan da.
Euskal Herrian 20. mendetik ezagutzen diren elizetan, era honetako aldare mahaiak dira nagusi. Versus populum aldareak ere esaten zaie, eta hizkuntza germaniko batzuetan herriaren aldare (People's altar ingelesez, Volksaltar alemanez).
Liturgia katoliko erromatarraren meza-liburu ofizialak, Institutio Generalis Missalis Romani (IGMR) delakoak, dio 2002ko edizioan aldareak "hormatik aldenduta egon behar" duela. "Posible izan behar da haren inguruan oinez ibiltzea, eta ahalbidetu behar du meza herriari begira eman ahal izatea, posible denean." [2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Notre-Dame Pariskoan 2024ko eraberritzean jarritako aldare-mahai berria.
-
Arantzazuko kriptako aldarea.
-
Dülmen hiri alemaneko eliza bateko aldarea.
-
Saint-Etienne de Romorantin elizako aldarea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «OEH - Bilaketa - Aldare» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ «General Instruction of the Roman Missal» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).