Aldarte (gogoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aldartea, gogo-aldartea edo egoera animikoa egoera mental edo emozio iraunkor bat da, bereziki gertaera jakin eta zehatz batekin zuzenean loturik ez dagoena, ohiko emozioa ez bezala. Pertsona baten pertsonalitatearekin loturik egoten da. Aldarte ona eta txarra aipatzen bada ere, ez batak ez besteak ez dute zertan izanik konnotazio positibo edo negatiborik pertsonaren osasun mentalari buruz. Aldarte aldaketa nabarmenak dituen pertsona aldartetsua edo alditsua dela esaten da. Aldaketa normal horiek gorabehera, aldartearen desestabilizazio nabarmenak aldartearen nahasmendua eragin dezake, depresioa eta desoreka bipolarra kasu.


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.