Alde Zaharra (Hondarribia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alde Zaharra
Hondarribia, Euskal Herria

Fuenterrabia - Plaza de Gipuzkoa 9.jpg

Gipuzkoa plazaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Hondarribia
Koordenatuak 43° 21′ 47″ N, 1° 47′ 31″ W / 43.36305556°N,1.79194444°W / 43.36305556; -1.79194444Koordenatuak: 43° 21′ 47″ N, 1° 47′ 31″ W / 43.36305556°N,1.79194444°W / 43.36305556; -1.79194444
Alde Zaharra hemen kokatua: Euskal Herria
Alde Zaharra
Alde Zaharra
Alde Zaharra hemen kokatua: Gipuzkoa
Alde Zaharra
Alde Zaharra
Altuera 19 m

Alde Zaharra Gipuzkoako Hondarribia udalerriko auzune bat da, herriaren sorrerako lekua, Hondarribiko harresiez inguratua. Eraikin dotore eta bikainez beteriko multzoa osatzen du, eta ondorioz Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. 1203an Gipuzkoako Foruak lurralde honetan hiribildu titulua eman zionetik (Donostia ondoren, (1202), gertakari historiko handi eta garrantzitsuak izan dira han. Leku estrategikoan dago, eta, defentsarako sistema onak sortu eta garatu izan dituen neurrian, garrantzi handiko gotorlekua izan da. Auzoak 1.650 biztanle zituen 2007ko erroldan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidasoa ibaia kontrolatzeko eraiki zuten, itxuraz, Hondarribia, 1200. urtetik aurrera Nafarroako Erresuma eta Gaztelako Erresumaren muga hantxe egon baitzegoen. Muga behar bezala gotortu nahian, Hondarribia garrantzi handiko gune militar bihurtu zuten. Hori dela eta, harresiak eragin handia izan du Hondarribiaren hiri bilakaeran, bai Erdi Aroan eta bai Aro Modernoan.

Bidasoa ibaiak eta itsasoak babesten zuten Hondarribia (garai hartan, itsasoa harresiraino iristen zen). Erresumako buruek Hondarribia inguratzen zuten harresiei arretahandia jarri zieten, eta Errege-Erregina Katolikoek egoki konpon zezatela agindua eman zuten. Karlos V.a Espainiakoak, berriz, handitzeko eta hobetzeko agindua eman zuen. Hondarribiko portua harresiz kanpo zegoen.

Hondarribiari suteek kalte handia egin izan diote. 1461ean bat izan zen, adibidez, eta 1498an beste bat (bederatzi etxe soilik atera ziren onik). Inguratu eta eraso ere askotan egin diote: 1521ean, 1638an, 1719an (etxe asko desegin zituzten, eta etxe multzo osoak ere bai) eta 1794an. Azken hori Konbentzio Gerran gertatu zen, eta Frantziako armadak hiria desegin eta lapurreta handiak egin zituen, eta harresiak desegin. Orduz gero, Hondarribiak gotorleku izateari utzi zion.

Gune historikoak kanpamentu militarren egitura du: bost kale zuzen eta paralelo ditu, eta horiek guztiak mozten dituen beste bat. Oinplano angeluzuzena du, eta harrizko kaleak. Muino batean eraikia dago, eta gailur-gailurrean, Armen plaza eta Karlos V.aren gaztelua daude.

Eraikinak estuak dira aurrealdetik, eta luzeak barrualdera, Erdi Aroan ohi zen bezala. Argi ikusten da hori Arrospide, Eguzki, Ubilla, Pampinot eta Juan Laborda kaleetan. Gehienek hiru solairu dituzte, eta harlanduz egina dute beheko solairua. Hortik gora, egurrezkoa dute egitura, eta manposteriaz beteak dituzte tarteak. Eraikin horien alderdirik adierazgarriena teilatu hegalak dira; mailakatuak dituzte, goiko solairuetan leku gehiago izateko.

Gainerakoan, harresi modernoen barruko aldea nahiko desitxuratua dago; orube asko hutsik daude, ziur aski, 1719ko suntsiketaren ondorioz.

XIX. mende arte merkatal eta administrazio gunea izan zen, baina orduz geroztik bere izaera komertziala galdu du eta gaur leku administratibo eta turistiko bilakatu da. Izan ere, Hondarribiko udaletxea, Karlos V.aren gaztelua, bake epaiketa, liburutegia, musika eskola, hotelak eta parrokia bertan baitaude.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Casadevante etxea: Kale Nagusian dagoen eraikina da. Itxura guztien arabera, etxe hau XVII. mendekoa da, nahiz eta, zenbaiten ustez, XVI. mende bukaerakoa ere izan daitekeen. Harri landuz egina dago, eta izkinetakoak apainduak daude, irudi zirkularrekin eta landare irudiekin (txandakatu egiten dira). Gorengo harriak, ordea, lehoi baten irudia du lau izkinetan.
  • Joana Eroaren etxea: Esaten dutenez, 1502. urtean Joana Eroa erreginak etxe honetan ostatu hartu omen zuen , eta horregatik deitzen diote horrela. Etxea noizkoa den eta zer estilotakoa den, ez dago gutiz garbi, baina badirudi XVI. mendearen bukaerakoa dela, eta estiloz, berriz, pizkunde herrerianoa.
  • Santa Maria atea: Hondarribiko harresien nahiz Alde Zaharreko hegoaldeko sarbidea da.
  • San Nikolas atea: Hondarribiko harresien nahiz Alde Zaharreko mendebaldeko sarbidea da.
  • Zuloaga jauregia: Itxura denez, XV. mendearen bukaeran jada bazen Zuloaga etxea. behin baino gehiagotan suntsitu eta berreraiki zuten, eta 1890etik aurrera, egun dagoen bezala iraun du.

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharreko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
139 360 599 824 916 1.650

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an Steve McQueen eta Dustin Hoffman aktoreek antzeztutako Papillon filmeko lehenbiziko eszenak Kale Nagusian filmatu ziren, hain zuzen ere, presoak frantziar herri bateko kaleetan barna presondegi-ontzira daramatzaten eszenak.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribiko alardearen amaierako tiro-danbatekoa Armen plazan eta Hondarribiko gazteluaren aurrean.
Hatxeroari monumentua Alde Zaharraren sarreran.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa