Alderantzizko Krebsen zikloa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alderantzizko Krebsen zikloa edo azido trikarboxilikoen ziklo erreduktorea bakterio batzuek erabiltzen dituzten erreakzio kimiko sekuentzia da konposatu organikoak lortzeko karbono dioxidoa eta ura erabiliz, energia handiko agente erreduktore batzuk direla medio.

Funtsean Krebsen zikloa da baino alderantziz. Krebsen zikloan konposatu organiko bat oxidatu egiten da karbono dioxidoa eta ura sortuz, eta organismoarentzat indar errektorea lortuz. Alderantziko zikloa bakterio batzuek erabiltzen dute (Aquificota esaterako) konposatu organikoak lortzeko, eta agente erreduktore bezala hidrogenoa, sulfuroak eta tiosulfatoa.[1][2] Beste prozesu batzuk existitzen dira, adibidez organismo fotosintetikoek Calvin zikloa erabiltzen dute.

Ezberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Krebsen ziklo alderantzikatua izan, ezberdintasun gutxi daude bien artean. Hau da Krebsen zikloan gertatzen diren erreakzio gehienak alderantzikagarriak direlako. Esaterako, sukzinatoaren oxidazioa alderantzikagarria da:

sukzinato + FAD ⇌ fumarato + FADH2

Hortaz, entzima bera erabili daiteke (sukzinato deshidrogenasa) erreakzioa edozein noranzkotan katalizatzeko. Ezberdintasunak datoz erreakzio itzulezinetan, taulan adieraziak.

Arrunta Alderantzizkoa
oxaloazetato + azetil-CoA → zitrato

(zitrato sintasa)

zitrato → oxaloazetato + azetil-CoA

(zitrato liasa)

α-zetoglutarato + NAD+ + HS-CoA → sukzinil-CoA + NADH + H+ + CO2

(alfa-zetoglutarato deshidrogenasa)

sukzinil-CoA + Fdred + CO2 → α-zetoglutarato + Fdox + HS-CoA

(alfa-zetoglutarato sintasa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Evans, BB; Arnon, DI. (1966). A new ferredoxin-dependent carbon reduction cycle in a photosynthetic bacterium. Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America, 928-934 or..
  2. (Ingelesez) Buchanan, BB; Arnon, DI. (1990). A reverse KREBS cycle in photosynthesis: consensus at last. Photosynthesis research, 47-53 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]