Alderdi Eguna
Artikulu hau serie honen zatia da: Euskal abertzaletasuna |
![]() |
Oinarrizko kontzeptuak
|
Koalizio eta alderdi politikoak
|
Sindikatuak
|
Gizarte-eragileak
|
Talde armatuak
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
Gertuko kontzeptuak
|
Alderdi Eguna Eusko Alderdi Jeltzaleak urtero Euskal Herriaren santu zaindaria den Done Mikelen egunetik hurbilen dagoen igandean ospatu ohi duen jaieguna da.
Jaiegun honetan, milaka alderdikide eta alderdizale batzen dira, ekitaldi garrantzitsuena EAJko buruzagiek ematen duten hitzaldia delarik. Goizean goiz hasita, usadiozko erromeriarekin jai giroa nagusi da, udalerri ezberdinetako erakunde eta ordezkaritzek euskal musikaz lagundurik tokian-tokiko jaki nahiz edariak banantzen dituzten txosnak jartzen bait dituzte. Euskal dantzak, herri kirolak eta umeentzako jolasak ere izaten dira.
Euzko Gaztedi (EGI) erakundeak asteburu horretan kanpaldia antolatzen du, eta bertan jai eta politika ekitaldiak uztartzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, 1977an, Done Mikel Aralarkoaren santutegian egin zuten ospakizuna. Jeltzaleentzat garrantzi sinbolikoa zuen lekua zen eta EAJ alderdiko garaiko buruzagiek pentsatu zuten alderdiarentzako jaiegun berezi bat egitea. Izan ere, Aberri Eguna alderdi abertzale askoren jaia bihurtua zen dagoeneko eta elkarren artean ospatzea ezinezkoa ematen zuen, haserrealdi eta ezin ikusi handiak zeudelako alderdi abertzale ezberdinen artean.
Sasoi hartan, EAJko (EGI) gazteen lehendakaria zen Iñaki Anasagastiren ekimenez, eta Acción Democráticak eta COPEIk Venezuelan egiten ari ziren alderdiaren jaia eredutzat hartuta, EAJk jaiegun bat antolatzea erabaki zuen bere jarraitzaileak eta afiliatuak biltzeko. Topaketa politiko-familiarra oso arrakastatsua izan zen eta 80 000 jelkide baino gehiago bildu zituen.
Hortik aurrera Euskal Herriko herrialde ezberdinak txandakatu ziren 1984rarte non Gasteizko Salburuko zelaian ospatzera pasatu zen.
Azkenik, 2004az geroztik, Alderdi Eguna Forondako zelaietan egiten da, Gasteiztik kilometro gutxira, Euzko Alderdi Jeltzaleak erosi zuen 400.000 m²-ko eremuan[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
2005eko Alderdi Eguna.
-
2007ko Alderdi Eguna.
-
Xabier Arzalluzen hitzaldia EGIko gazteei.
-
EGIkideak Alderdi Egunean.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]