Alderdi Kontserbadorea (Norvegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Høyre
BuruzagiaEma Solberg
Sorrera1884
Egoitza nagusiaOslo
Ideologia politikoakontserbatismoa
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Popularra
www.hoyre.no

Norvegiako Alderdi Kontserbadorea (Norvegieraz, Høyre, Eskuina) Norvegiako alderdi politikoa da, 1920 ingurutik 1990 hamarkadaren amaierara arte estatuko bigarren alderdi bozkatuena izan zena. Egun, hirugarren alderdi nagusiena da, Alderdi Progresistak aurrea hartu zionetik. 2005ean inoizko emaitza apalenak izan zituen arren, 2009tik aurrera inkestetan gorako joera nabarmena erakusten ari da.

Ideologikoki sozialismoaren etsaitzat dauka bere burua. Liberalismo ekonomikoa sustatzen du, eta gehiegizko zerga eta gastu publikoa kritikatzen. Halaber, pribatizazioen eta "lege eta ordena" politikaren defendatzailea da. Norvegiako alderdien artetik, Europar Batasunarekin bat egitearen aldeko jarrera argiena du, jarrera hori defendatu baitzuen 1972 eta 1994ko erreferendumetan.

Norvegiako gobernuan parte hartu du sei aldiz 1950etik; batasun nazionaleko bi gobernutan (1960 hamarkadakoak) izan ezik, gainerakoetan Alderdi Laboristaren alternatiba izan nahirik.

Ekonomia alorrean, zergak murriztu eta Ongizate-estatua moteldu nahian ibiltzeagatik, ezkerreko alderdiek aberatsenen defendatzaile izatea leporatu diote. Dena den, alderdi honek Europako bere kideen aldean jarrera irekiagoa du gai sozialetan; besteak beste, ezkontza homosexualen aldeko jarrera erakusten du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]