Alderdi Politiko Erreformatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alderdi Politiko Erreformatua
Staatkundig Gereformeerde Partij
Lehendakaria Dick van Meeuwen
Buruzagia Kees van der Staaij
Sorrera 1918ko apirilaren 24an
Egoitza nagusia Burgemeester van Reenensingel 101, Gouda
Ideologia politikoa Kalbinismoa[1]
Kontserbadurismo soziala[2]
Teokrazia[3][4][5][6]
Euroeszeptizismo biguna[7][8]
Kideak 29.345 (2021)[9]
Nazioarteko kidetza Europako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR)
Gazte-erakundea Alderdi Politiko Erreformatuko Gazteak
Eserlekuak erakundeetan Lehen Ganbera:
2 / 75

Bigarren Ganbera:
3 / 150

Probintzia Estatuak:
14 / 570

Europako Legebiltzarra:
1 / 29

Erregearen Komisarioak:
0 / 12
sgp.nl

Alderdi Politiko Erreformatua (nederlanderaz: Staatkundig Gereformeerde Partij, SGP) Herbehereetako kalbindar[1] alderdi politiko kontserbadore eta kristau-eskuindarra[2][10][11][12] da. Erreformatu izena ez dagokio erreforma politikoei, ezpada kalbinismoari. SPG oposizioan baino ez den egon Herbehereetako alderdi politikorik zaharrena da; 1925etik hauteskunde orokorretan bozen % 1,6 eta % 2,5 lortu izan du. Bere ideal ortodoxoak direla-eta, eta oposizioan baino ez denez egon, lekukotasun-alderditzat jotzen dute, hots, agintea egikaritzea baino bere printzipioak atxiki eta zabaltzea nahiago duen alderdia. 2012ko hauteskunde orokorretatik, Estatu Orokorren Bigarren Ganberan 150 eserlekuetako 3 eduki ditu.

Herbehereetako Bibliaren Gerrikoa (2010eko hauteskundeak).

Alderdia, jatorriz, sufragio unibertsalaren aurka agertu zen, "etxeko gizonen sufragio" (nederlanderaz: huismanskiesrecht) batez ordeztu nahian. Horretaz gain, heriotza-zigorra berrezartzearen aldekoa da, 1870an Bigarren Ganberak deuseztatu zuena, bai eta sexu berekoen arteko ezkontza deuseztatzearen alde ere. Sarri, alderdia protestante fundamentalistatzat hartzen da.[13]

SPGren sostengua geografikoki Herbehereetako Bibliaren Gerrikoan bilduta dago, hau da, biziki erreformatuak diren udalerrien zerrendan: hegoaldean Zeelandatik Overijsselgo sartalderaino (Staphorst) hedatzen da, Goeree-Overflakke eta Alblasserwaarden (Hego Holanda) eta Veluwe (Gelderland) igarota. Halaber, SPGk Urk uharte ohian oso sendoa da, bai eta Uddelen ere; leku bietan 2017an boz gehienak jaso zituen.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Honako sorburu hauek SGP kalbindar alderdi politikoa dela baieztatzen dute:
  2. a b «Parties and Elections in Europe» www.parties-and-elections.eu Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  3. (Ingelesez) Wejnert, Barbara. (2010-07-16). Democratic Paths and Trends. Emerald Group Publishing, 29 or. ISBN 978-0-85724-091-0. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  4. (Ingelesez) Mammone, Andrea; Godin, Emmanuel; Jenkins, Brian. (2013-05-07). Varieties of Right-Wing Extremism in Europe. Routledge, 111 or. ISBN 978-1-136-16751-5. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  5. (Ingelesez) Nelsen, Brent F.; Guth, James L.. (2015-03-31). Religion and the Struggle for European Union: Confessional Culture and the Limits of Integration. Georgetown University Press, 312 or. ISBN 978-1-62616-070-5. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  6. (Ingelesez) Jedan, Christoph. (2013). Constellations of Value: European Perspectives on the Intersections of Religion, Politics and Society. LIT Verlag Münster, 14 or. ISBN 978-3-643-90083-8. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  7. (Ingelesez) Caiani, Manuela; Guerra, Simona. (2017-02-22). Euroscepticism, Democracy and the Media: Communicating Europe, Contesting Europe. Springer, 105 or. ISBN 978-1-137-59643-7. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  8. (Nederlanderaz) «SGP in verkiezingsprogramma: euro is onhoudbaar, wel in EU blijven» nos.nl Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  9. (Nederlanderaz) «Staatkundig Gereformeerde Partij (SGP) | Documentatiecentrum Nederlandse Politieke Partijen (DNPP)» dnpp.nl Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  10. (Ingelesez) Overstreet, William. (1999). Political Handbook of the World, 1999: Governments and Intergovernmental Organizations As of March 1, 1999, Or Later, With Major Political Developments Noted Through June 1, 1999. CSA Publications, 696 or. ISBN 978-0-933199-14-9. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  11. (Ingelesez) Maggini, Nicola. (2016-10-31). Young People’s Voting Behaviour in Europe: A Comparative Perspective. Springer, 115 or. ISBN 978-1-137-59243-9. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  12. (Ingelesez) Voerman, Gerrit; Lucardie, Paul. (1992). «The extreme right in the Netherlands» European Journal of Political Research 22 (1): 35–54. doi:10.1111/j.1475-6765.1992.tb00304.x. ISSN 1475-6765. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  13. (Ingelesez) Abedi, Amir. (2004). Anti-political Establishment Parties: A Comparative Analysis. Psychology Press, 62 or. ISBN 978-0-415-31961-4. Noiz kontsultatua: 2021-03-28.
  14. (Nederlanderaz) «Uitslagenkaart Tweede Kamerverkiezingen 2017 per stembureau» nrc.nl Noiz kontsultatua: 2021-03-28.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]