Edukira joan

Aldrich Ames

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldrich Ames

(1994)
Bizitza
JaiotzaRiver Falls1941eko maiatzaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFederal Correctional Institution, Cumberland (en) Itzuli2026ko urtarrilaren 5a (84 urte)
Familia
AitaCarleton Cecil Ames
Ezkontidea(k)Rosario Casas Dupuy (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University 1967) gradu : Historiografia
Chicagoko Unibertsitatea 1962)
McLean High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakespioia eta government agent (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)CIA
IMDB: nm0024671 Edit the value on Wikidata

Aldrich Hazen Ames (River Falls, Wisconsin, 1941eko maiatzaren 26a – Cumberland espetxe federala, Allegany konderria, Maryland, 2026ko urtarrilaren 5a) estatubatuar CIAko kide eta agente bikoitza izan zen. 1994an kondenatu zuten Sobietar Batasunaren eta Errusiaren aldeko espioitzagatik.

CIArentzat lanean hasi zen unibertsitateko udako oporretan. Ankarara bidali zuten eta Estatu Batuetara itzultzean Ekialdeko Europako departamenduan egon zen. Ondoren, Mexikora bidali zuten, eta berriz ere Estatu Batuetan KGB eta GRUri buruzko dokumentuak eskuratu zituen.

CIAren eta FBIren ezagutzarekin, Estatu Batuetako enbaxada sobietarrarekin harremanetan jarri zen. 1985eko apirilean Sobietar Batasunaren alde espiatzen hasi zen. Agente bikoitzei buruzko informazioa eman zien diruaren truke, eta horiei esker sobietarrek zenbait informatzaile atxilotu eta exekutatu zituzten. Estatu Batuen atzerri-politikari, segurtasunari eta defentsari buruzko informazioa ere eman zuen.

Ames 1994ko otsailean atxilotu zuten eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.