Alegia (literatura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alegia (testu-tipo)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dortoka eta bi ahateak alegiako irudia. Alegietako pertsonaiak animaliak dira maiz.

Alegia helburu didaktikoa duen literatura idatziaren azpigeneroa da. Protagonistak hitz egiten duten animaliak izaten dira. Prosan idatziak egon daitezke, baita bertso sorta baten itxura hartu ere. Gehienetan ikaskizun batekin amaitzen dira. Ikaskizuna bertsotan egon ohi da buruz ikas dadin. Ikaskizun hori atsotitza izan daiteke edo atsotitz itxura izan dezake.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komeni da argi eta garbi bereiztea alegia eta antzeko helburua --jokaera etiko jakin bat sustatzea-- duten beste testu-tipo batzuk: ipuina, parabola, sermoia. Alegiak, ipuinak bezala, ahozko literaturan daude erroturik. Bertsotan zein prosan idatzita egon daitezke. Haur eta gazte literaturatzat hartu izan da maiz, prosa didaktikoa edo bertso didaktikoak. Prosa eta bertsoak nahastea ere gertatu izan da.

Alegietan protagonista nagusiak bi animalia izan ohi dira. Biek ala biek kontrako ezaugarriak izan ohi dituzte. Normalean ez dira bi pertsonaiak maila beretik abiatzen, batak prestigioa du eta besteak fama txarra baina haien jokabidearen ondorioz ipuinaren amaieran prestigio aldaketak gertatuko dira. Alegiaren helburu nagusietako bat zenbait jokabideren ondorioak, ondorio txarrak normalean, erakustea da. Helburu didaktiko nagusia, beraz. Amaieran, modu labur eta eraginkor batez laburbildu ohi da irakatsi nahi zena. Amaiera horri alegiaren erakutsia edo ikaskizuna deitu izan zaio.

Testu-tipo bezala literatura testuen artean koka daiteke, helburu didaktikoarekin bereziki.

Ezaugarri nabarmenenak hauek dira:

  • Zenbait jokabide etiko sustatzen ditu, zenbait jokabide etiko salatzen ditu.
  • Normalean testuaren bukaeran fabularen tesi etikoa laburbildu ohi da: alegiaren erakutsia. Esaldi bat, bi esaldi, bertso labur batean laburbiltzen da alegia osoaren erakutsia.
  • Gehienetan testu laburrak izaten dira eta pertsonaia gutxi. Kontrako joera duten bi pertsonaia nagusi askotan: protagonista eta antagonista.
  • Alegiak liburu bihurtu direnean irudi eraginkorrekin argitaratu egin dira maiz.
  • Ahozko literaturan dituzte erroak eta ahozko kulturara igaro izan dira maiz liburuetatik.
  • Animalien pertsonifikazioa.
  • Egiten den bizioen, ohitura txarren eta grina txarren deskripzioetan ez da ironia falta egoten. Bertuteen deskripzioetan ere ez.

Alegiak argitaratu zituzten zenbait idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]