Aleister Crowley
Edward Alexander (Aleister) Crowley (Warwickshire, Ingalaterra 1875ko urriaren 12a - Hastings, Ingalaterra 1947ko abenduaren 1a) britainiar olerkari, saiakeragile eta eleberri-idazle. Esoterismo, magia, okultismo eta sorginkeriaren zale amorratua izan zen, eta bere bizitza osoan gai hauekin lotutako gertakari harrigarriei esker mundu osoan ospea lortu zuen.
Bere buruari ezizen ugari jarri zizkion, horien artean: Frater Perdurabo edota Pizti Handia ("The Great Beast"). Bere hilobian honako esaldi hau zizelkatua dago: "Hemen datza munduko gizonik zitalena".
Bestalde hainbat kirol eta zaletasun izan zituen: bere gaztaroan mendizaletasuna (Himalaiara joan zen lehenbiziko europar espedizioko kidea zelarik Kangchenjunga mendia igotzeko saiakera burutu zuen), xakea, txirrindularitza, piraguismoa, olertia...
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aleister Crowley bilduma (Ingelesez)