Alejandra Valencia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandra Valencia

(2016)
Bizitza
JaiotzaHermosillo1994ko urriaren 17a (29 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaUniversidad de Sonora (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkularia
Pisua74 kilogramo
Altuera176 zentimetro

Facebook: alejandra.valencia.777 Twitter: micozito Olympic.org: alejandra-valencia Edit the value on Wikidata

Alejandra Valencia Trujillo (Hermosillo, Sonora, Mexiko, 1994ko urriaren 17a) arkulari mexikarra da. Brontzezko domina lortu zuen Tokyo 2020ko Olinpiar Jokoetan, zilarrezkoa 2017ko Munduko Txapelketan eta sei domina 2011,2015 eta 2019ko Joko Panamerikarren artean.[1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko lehen lehiaketa 9 urterekin izan zen Phoenixen, Estatu Batuetan. 2011ko Panamerikako Jokoetan egin zuen debuta, eta bertan errekor bikoitza hautsi zuen, bat 50 metrotan, eta horretarako 338 puntu lortu zituen 1999an Winnipeg-en Erika Reyes-ek 327 punturekin zuen marka hausteko eta bigarrena 144 gezitan Jennifer Nichols estatubatuarra 1335 punturekin irabazita, Rio de Janeiron 2007an. 2012an eta 2013an FITA Munduko Kopako Finalerako sailkatu zen. Rio de Janeiroko 2016ko Olinpiar Jokoetan 4. sailkatu zen eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan 17. sailkatu zen sailkapen fasean eta bigarren txandan Cheng Ming txinatarrak kanporatuta.

2016ko abuztuaren 11n, Alejandrak garaipen historikoa lortu final laurdenetan munduko 1. zenbakia eta urrezko dominarako faboritoa zen Choi Misun korearra garaituz eta kanporatuz. Azkenean, laugarren postua lortu zuen Ki Bo Bae korearrak kanporatu ondoren. 2021eko uztailaren 24an, Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, arkularitzaren lehiaketa mistoan brontzezko domina irabazi zuen Luis Álvarez Murillorekin batera, horrela Mexikoren lehen domina lortu zuten 2020ko Olinpiar Jokoetan [2] eta Mexikoren olinpiar partaidetzen historian 70. domina.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2017 Mexiko Hiria Mexiko Mexiko 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2011 Guadalajara Mexiko Mexiko 1. postua, urrezko domina Banaka
2011 Guadalajara Mexiko Mexiko 1. postua, urrezko domina Taldeka
2015 Toronto Kanada Kanada 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2019 Lima Peru Peru 1. postua, urrezko domina Banaka
2019 Lima Peru Peru 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2019 Lima Peru Peru 3. postua, brontzezko domina Talde mistoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Economista, Redacción El. «Alejandra Valencia: unos milímetros la dejan sin medalla» El Economista (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  2. (Gaztelaniaz) «¡Llega la primera! ¡Alejandra Valencia y Luis Álvarez de tiro con arco ganan bronce en Tokio!» news.culturacolectiva.com 2021-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]