Alejandro Jodorowsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Jodorowsky
Alejandro Jodorowsky 20080706 Japan Expo 04.jpg
Bizitza
JaiotzaTocopilla1929ko otsailaren 17a (92 urte)
Herrialdea Txile
 Frantzia
BizilekuaParis
Talde etnikoajudua
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJaime Jodorowsky Groismann
AmaSara Felicidad Prullansky Arcavi
Ezkontidea(k)Bernardette Landru (en) Itzuli  1971)
Valérie Tremblay (en) Itzuli  1982)
Pascale Montandon-Jodorowsky (en) Itzuli  (2003 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
(1947 - 1950) : filosofia, Psikologia
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, zinema zuzendaria, antzerkigilea, gidoilaria, film-muntatzailea, zientzia-fikzio idazlea, filosofoa, poeta, antzerki zuzendaria, Mimoa, aktorea, musikagilea, komiki gidoilaria, artista, txotxongilolaria, psikologoa, eskultorea, saiakeragilea, margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenakThe Incal (en) Itzuli
El Topo (en) Itzuli
The Holy Mountain (en) Itzuli
The Saga of The Meta-Barons (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaZinemako Arte eta Zientzien Akademia
Mugimenduasurrealismoa
Abangoardismoa
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0423524 Allocine: 11724 Allmovie: p96113
Facebook: alejandrojodorowsky Twitter: alejodorowsky Musicbrainz: 5a7ac986-0e4b-4223-ab54-d3a1878c9de2 Discogs: 1058919 Edit the value on Wikidata

Alejandro Jodorowski (Tocopilla, 1929ko otsailaren 17a) txiletar zinema- eta antzerki-zuzendaria da. Fernando Arrabal antzerkigilearekin eta Roland Topor pintorearekin batera, Burlesque antzerki taldea (1962) —gero Panique izango zena (1964-1965)— sortu zuen Parisen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Santiagon. Pailazo eta antzezle gisa hasi zen lanean, eta txotxongilo- eta mimo-konpainia bat sortu zuen. 1953an Parisera joan zen Marcel Marceaurekin ikastera. Garai hartan idatzi zituen El fabricante de máscaras (Maskara egilea) eta La jaula (Kaiola).

1965ean Mexikora joan eta hamar urtez egon zen bertan. Garai hartan egin zituen muntaketak iskanbila handien iturri izan ziren kulturaren munduan, oso urratzaile eta abangoardistak zirelako. Beckett, Shakespeare, Ionesco eta Strindbergen testuak eta paniko famatuak erabili zituen muntaia horietarako.

Producciones Pánicas bere ekoizpen-enpresarekin zenbait film egin zituen: Fando y Lis (1968, Fando eta Lis), El topo (1970, Satorra), La montaña sagrada (1972, Mendi sakratua) eta Santa sangre (1989, Odol santua). Bere zenbait filmetan, gainera, antzezle, musikagile eta gidoigile gisa parte hartu du. Nobelak (El paraíso de los periquitos, 1984; El dedo y la luna, 1987; El niño del jueves negro, 1999) eta poesia (Poesía sin fin, 2009) ere idatzi ditu.

1974. urtea geroztik, Parisen bizi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]