Alejandro Lerroux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alejandro Lerroux
Alejandro Lerroux sentado.jpg
member of the Cortes de la Restauración


Member of the Cortes republicanas


President of the Council of Ministers

1933ko irailak 12 - 1933ko urriak 9
Manuel Azaña - Diego Martínez
President of the Council of Ministers

1933ko abenduak 16 - 1934ko apirilak 28
Diego Martínez - Ricardo Samper
President of the Council of Ministers

1934ko urriak 4 - 1935eko irailak 25
Ricardo Samper - Joaquín Chapaprieta
Bizitza
Jaiotza La Rambla1864ko martxoaren 4a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1949ko ekainaren 25a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa La Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, kazetaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Kidetza Asociación de la Prensa de Madrid
Sinesmenak
Alderdi politikoa Batasun Errepublikanoa
Partido Republicano Radical
Firma de Alejandro Lerroux.svg

Alejandro Lerroux García (La Rambla, Kordoba, 1864ko martxoaren 4aMadril, 1949ko ekainaren 25a) espainiar kazetari eta politikaria izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan Ministroen Kontseiluko Presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El País egunkariko zuzendaria izan zen eta El Progreso, El Intransigente eta El Radical egunkariak sortu zituen. Guztiak agerkari errepublikanoak ziren. Bere artikulu oldarkor eta demagogikoak zirela kausa, hainbatetan izan zen espetxean edo erbestean. Bartzelonan hitzaldi demagogikoak egin zituen langileak erakarri nahian, eta anarkismoa zein katalanismoa bazter zezaten. 1901, 1903 eta 1905ean Espainiako Parlamentuko diputatu hautatu zuten Bartzelonan, eta Nicolás Salmerónekin batera Unión Republicana alderdia sortu zuen. 1906an Kataluniar Elkartasuna alderdia sortu zen, eta Salmerón hautatu zuten lehendakari. Lerrouxek harremanak eten zituen Salmerónekin, eta aurre egin zien katalanzaleei. Jarrera horrek erabateko porrota ekarri zion 1907ko hauteskundeetan.

1908an Partido Republicano Radical alderdia sortu zuen, eta 1910ean berriro hautatu zuten diputatu, baina bere alderdikideek Bartzelonako Udaleko administrazioari iruzur egin izanaz salatu zuten, eta haiengandik aldendu zen; harrez gero zentrorantz lerrotu zen. Lerrouxek gero eta eragin gutxiago zuen langileengan, eta monarkiaren aurkako politika egiten hasi zen, bete-betean. 1929an Lerrouxen jarraitzaile finenak harengandik aldendu eta Alderdi Erradikal Sozialista sortu zuten.

1930ean Batzorde Iraultzailean parte hartzera deitu zuten, gero Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernu bilakatu zena. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatzen lagundu eta Errepublikaren lehenengo biurtekoan Manuel Azañaren ezkertiar aldaketak babestu zituen. Estatu ministro izan zen 1931ko apiriletik abendura.

Lerroux eta haren alderdia eskuinera lerrotu ziren gero eta gehiago. 1933-1935 urteetan CEDA eskuindarrekin batera gobernatu zuen, eta sei aldiz gobernuburu izan zen. Alderdiaren hondamendia buruzagi nagusiak ustelkeriako auzietan nahasi zirenean etorri zen; 1936ko hauteskundeetan erabateko porrota izan zuten, Estraperloaren eskandalua zela eta. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) hastean, Portugala ihes egin zuen, eta ez zen Espainiara itzuli 1947 arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]