Alejandro Maldonado Aguirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Maldonado Aguirre
Alejandro Maldonado 2015 (cropped).jpg
Coat of arms of Guatemala.svg
37. Guatemalako presidente

2015eko irailaren 3a - 2016ko urtarrilaren 14a
Otto Pérez Molina - Jimmy Morales
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1936ko urtarrilaren 6a (86 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
Ezkontidea(k)Ana Fagianni de Maldonado (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversidad de San Carlos de Guatemala (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria, epailea eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaGuatemalan Christian Democracy (en) Itzuli
Unionist Party (en) Itzuli
Firma maldonado aguirre.png

Alejandro Baltazar Maldonado Aguirre (Guatemala Hiria, 1936ko urtarrilaren 6a) Guatemalako politikari eta abokatua da, Guatemalako Errepublikako presidente ohia, eta 2015eko irailaren 3tik 2016ko urtarrilaren 14ra arte jardun zuen presidente karguan, Otto Perez Molinak kargua utzi ondoren. Aurretik, Errepublikako Kongresuak presidenteorde izendatu zuen urte bereko maiatzaren 14an, Roxana Baldettik kargua utzi ondoren, hau, ustez, "La Línea" bezala ezagutzen den kontrabandoko sarean sartu zelako. Maldonado Aguirre Askapen Nazionalerako Mugimendua alderdiko diputatua izan zen Julio César Méndez Montenegro lizentziatuaren agintaldian, Hezkuntza ministroa Carlos Arana Osorio jeneralaren agintaldian, Guatemalako enbaxadorea Nazio Batuen aurrean 1974 eta 1980 artean, eta Guatemalako Konstituzio Gorteko magistratua hainbat alditan.

Otto Fernando Pérez Molina presidente ohiak 2015eko irailaren 3an kargua utzi ondoren, Maldonado Aguirre Guatemalako Errepublikako presidente izendatu zuten, 2016ko urtarrilaren 14an amaitu zen konstituzio-aldia amaitzeko, Guatemalako Errepublikaren historiako berrogeita bederatzigarren presidentea bihurtuz.