Alejandro Mallona
Alejandro Mallona | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mundaka, 1878ko otsailaren 2a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Lehen hizkuntza | euskara | ||
Heriotza | Derio, 1937ko irailaren 5a (59 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Alejandro Mallona Iza (1878ko otsailaren 2, Mundaka, Bizkaia[1] - 1937ko irailaren 5, Derio, Bizkaia) EAJko politikaria zen, ideologiaz eskuindarra, katolikoa eta abertzalea. Mundakako alkatea izan zen.
1933ko irailean Alejandro Mallona eta berarekin zegoen Juan Maria Salaberri gaztea tiroz zauritu zituzten[2] autobus batetik egindako erasoan.
1936an Espainiako Gerra Zibila piztu zen eta kolpe militarra eman zuten hainbat faxista bilbotarren bizitzak salbatu zituen, horien artean Ybarra familiako bi kide. Gerra garaian, Alejandrok Euzkadiko Errepublika federatua sortzeko ahaleginetan parte hartu zuen[3]. 1937an faxistek atxilotu eta irailaren 5ean fusilatu zuten Derioko hilerrian.[4]
Edorta Jimenez idazle mundakarrak Alejandro Mallonaren fusilamentuaren inguruko Kilkerren hotsak nobela idatzi zuen, fikzioa eta benetako gertakizunak eta pertsonaiak tartekatuz.[4]