Alejandro de la Sota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alejandro de la Sota
Bizitza
Jaiotza Pontevedra1913ko urriaren 20
Herrialdea  Espainia
Heriotza 1996ko otsailaren 14 (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Universidad Politécnica de Madrid
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa
Lan nabarmenak Central Lechera Clesa
Q5879886
Gobierno Civil de Tarragona
Jasotako sariak
Alejandro de la Sota
Maravillas eskolako gimnasioko kanpoaldea.
Maravillas eskolako gimnasioko barrualdea.

Alejandro de la Sota (Pontevedra, Galizia, 1913ko urriaren 20a - 1996ko otsailaren 14a) galiziar arkitektoa izan zen.

Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat izan zen, arkitektura arrazionalista eta soil, purista baten ordezkaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen egin zituen ikasketak. 1956-1972 bitartean eskolak eman zituen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanen artean aipagarriak dira eraikuntza zibil batzuk: Tarragonako Gobernu Zibila (1954-1957); Madrilgo Aurrezki Posta Kutxako kalkulu zentroa (1975); Leongo Posta eta Telekomunikazioen egoitza berria (1981); Zaragozako epaitegi berriak (1986). Aipagarriak ditu, halaber, eskola eta unibertsitate inguruko eraikuntzak: César Carlos ikasle egoitza (Madril, 1967); Sevillako Unibertsitateko ikasgelak (1972). Etxebizitzen alorrean egindako lanen artean, berriz, aipagarriak ditu, besteak beste, Miraflores de la Sierrako udalekua (Madril, 1957); etxebizitza sail bat Salamancan (1963); eta familia bakarreko zenbait etxebizitza: Varela (Collado Mediano, Madril, 1964); Guzmán (Santo Domingo, Madril, 1972); Domínguez (La Caeyra, Pontevedra, 1976). Azkenik bere obra ezagunena aipatu behar da: Maravillas eskolako gimnasioa (Madril, 1961).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro de la Sota Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]