Alejandro de la Sota Martínez
| Alejandro de la Sota Martínez | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Alejandro de la Sota Martínez |
| Jaiotza | Pontevedra, 1913ko urriaren 20a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Heriotza | Madril, 1996ko otsailaren 14a (82 urte) |
| Familia | |
| Aita | Daniel de la Sota |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
- Artikulu hau arkitektoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alejandro de la Sota».
Alejandro de la Sota Martínez (Pontevedra, Galizia, 1913ko urriaren 20a - 1996ko otsailaren 14a) galiziar arkitektoa izan zen.
Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat izan zen, arkitektura arrazionalista eta soil, purista baten ordezkaria.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen egin zituen ikasketak. 1956-1972 bitartean eskolak eman zituen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanen artean aipagarriak dira eraikuntza zibil batzuk: Tarragonako Gobernu Zibila (1954-1957); Madrilgo Aurrezki Posta Kutxako kalkulu zentroa (1975); Leongo Posta eta Telekomunikazioen egoitza berria (1981); Zaragozako epaitegi berriak (1986). Aipagarriak ditu, halaber, eskola eta unibertsitate inguruko eraikuntzak: César Carlos ikasle egoitza (Madril, 1967); Sevillako Unibertsitateko ikasgelak (1972). Etxebizitzen alorrean egindako lanen artean, berriz, aipagarriak ditu, besteak beste, Miraflores de la Sierrako udalekua (Madril, 1957); etxebizitza sail bat Salamancan (1963); eta familia bakarreko zenbait etxebizitza: Varela (Collado Mediano, Madril, 1964); Guzmán (Santo Domingo, Madril, 1972); Domínguez (La Caeyra, Pontevedra, 1976). Azkenik bere obra ezagunena aipatu behar da: Maravillas eskolako gimnasioa (Madril, 1961).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Alejandro de la Sota Fundazioaren webgunea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.