Aleksandr Glazunov

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aleksandr Glazunov
AlexanderGlazounov.jpg
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1865eko abuztuaren 10a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Neuilly-sur-Seine1936ko martxoaren 21a (70 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Nikolai Rimski-Korsakov
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, koreografoa, orkestra zuzendaria, pedagogoa, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Q3413815
Saxophone Concerto
Jasotako sariak
Genero artistikoa Sinfonia

Alexander Konstantinovitx Glazunov (errusieraz: Алекса́ндр Константи́нович Глазуно́в, 1865eko abuztuaren 10 - 1936ko martxoaren 21) Errusiako musikagile, musika irakasle eta orkestra-zuzendaria izan zen, Errusiar Erromantizismoaren amaierako garaian. San Peteresburgoko Kontserbatorioko zuzendaria izan zen 1905etik, 1928ra, erakunde hori lehenengo Petrogradeko Kontserbatorioan bilakatu zuen eta, ondoren, Leningradoko Kontserbatorioan, Errusiako Iraultzaren ostean. 1930. urterarte izan zen zuendari, nahiz eta 1928an Sobietar Batasunetik alde egin zuen eta ez zen inoiz gehiago itzuli. Bere ikaslerik nabarmenena Dmitri Xostakovitx izan zen. XIX. mendeko Errusiako Eskola Handiaren azkeneko kidea izan zen.

Rimski-Korsakov musikagile ospetsuarekin egin zituen ikasketak. 1882an, hamazazpi urte zituela, idatzi zuen aurreneko sinfonia. Zortzi sinfonia idatzi zituen, hiru ballet, zazpi poema sinfoniko, oberturak, kontzertu bat biolinerako, bi kontzertu pianorako, sonatak, eta abar. Dena den, Urtaroak balleta du lanik entzutetsuena.

Nazionalismoa eta kosmopolitanismoa errusiar musikan uztartzen egin zuen lanagatik ezaguna da. Mily Balakireven nazionalismoa eta Alexander Borodinen epika nahastea lortu zuen, bien jarraitzaile izanda. Bere beste influentzien artean Nikolai Rimsky-Korsakov, Piotr Ilitx Txaikovski eta Sergei Taneiev zeuden. Sergei Prokofiev eta Xostakovitxen arabera bere musika zaharra zen, baina bere garaian influentzia nabarmena izan zen, eta ospe handiko musikagilea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Glazunov Aldatu lotura Wikidatan