Aleksandr Kovalevski
Aleksandr Kovalevski (Dvinsk, 1840ko azaroaren 19agreg./azaroaren 7ajul. - San Petersburgo, 1901eko azaroaren 22agreg./azaroaren 9ajul.) errusiar biologoa eta enbriologoa zen. Kazan, Kiev eta Odesako unibertsitateetako irakaslea eta Sebastopoleko zoologia-azterketa saileko zuzendaria izan zen. Garrantzi handiko lanak egin zituen prokordatuen, zelenteratuen, harren eta holoturoideoen inguruan, kordatuen sailkapena zehazteko bidea eman zutenak. Hilabeteak eman zituen, bestalde, Itsaso Gorriko eta Mediterraneoko itsasertzeko animaliak aztertzen. Obra nagusiak: Development of Amphioxus lanceolatus (1865, Anfibio lantzeolatuen garapena) eta Anatomy and Development of Phoronis (1887, Foronidoen garapena eta anatomia). Annales du musée d´histoire naturelle de Marseille argitalpenaren sortzaileetako bat izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Kovalevski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.