Aleksandr Krasnykh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Krasnykh

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАлександр Красных
JaiotzaBugulma (en) Itzuli1995eko ekainaren 19a (28 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua80 kilogramo
Altuera188 zentimetro

Aleksandr Vladimirovitx Krasnykh errusieraz Александр Владимирович Красных, (Bugulma, Tatarstan (Errusia) 1995eko ekainaren 19a) igeriketan aritzen den kirolari errusiarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), domina bat eskuratu zuen ROC ordezkatzen.
4x200m estilo libre errreleboan zilarrezkoa lortu zuen ROC taldearekin 7.01,81eko denborarekin Erresuma Batuko taldearen atzetik (urrezkoa, 6.58,58koarekin) eta Australiakoaren (brontzezkoa, 7.01,84koarekin) aurretik sailkatuz. Hauek osatu zuten ROCeko taldea: Martin Maliutin, Ivan Girev, Jevgeni Rylov, Mikhail Dovgaliuk, Aleksandr Krasnykh eta Mikhail Vekovistxev-ek. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x200 m libre errelebo,a
gizonezkoa[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aleksandr Krasnykh» olympedia.org 2021-10-27an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Aleksandr Krasnykh" Olympics.com 2021-10-27an begiratua
  3. Igeriketa, 4x200 m libre erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]