Aleksandr Smolenski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Smolenski
Bizitza
JaiotzaMosku1954ko uztailaren 6a (69 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakbankaria eta Errusiar oligarka
Jasotako sariak

Aleksandr Pavlovitx Smolenski ( errusieraz: Алекса́ндр Па́влович Смолéнский , Mosku, 1954-07-06) 1990ko hamarkadako bankari eta oligarka errusiar bat izan zen, XXI. mendean negozio agerikoetatik apartatu zena, eta atzerrian bizitzen jarraitu duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexander Smolenskik Sobietar Batasuneko "ezkutuko ekonomia" delakoaren merkatu beltzean ekin zion bere merkataritza-jarduerei. Dibisen merkataritzan aritu zen edo inprimategi estatalak erabiltzen Bibliaren aleak sortu eta saltzeko[1]. 1981ean atxilotu zuen KGBk eta delitu ekonomikoak leporatu zizkioten. Ondoren, bi urteko lan behartuetara kondenatu zuten, baina ez zuen zigorra bete[2].

Smolenski Errusiako lehen bankari pribatua ezaguna bilakatu zen Sobietar Batasuna desagertu naino lehentxoago. Bank Stolitxni delakoaren sortzaile eta lehendakaria izanik.[3] 1992an sortu zuen Errusiako zordunketa-txartelen sistema. Gero nekazaritzako industrian zituen interes batzuk bankuarekin lotu zituen eta SBS-Agro izena hartu zuen. Horrekin Kremlinen eragin izugarria lortu zuen tarte batez.[4] Baina SBS-Agrok 1998ko finantza-krisi errusiarrean porrot egin zuen, bere inbertitzaileen aurrezkiak galdu egin ziren neurri handi batean[3]. 1999an, Errusiako fiskalek atxilotzeko agindu bat eman zuten, dirua bidegabe erabili eta zuritzeko karguak barne, baina auzia ez zen gauzatu, eta Smolenski epaiketatik libratu zen.[5]

Smolenski oligeraken taldetik jausi zen beraz 21. mendea hasterarekin, Vladimir Putinen aroarekin. Hala ere, pobre ere ez zen geratu, eta 230 milioi dolarreko jabetza kalkulatu zioten 2003an.[6] 2003an, OVK Bank izena jarri zion bere bankuari, eta Nikolai semeari eman zion. Hark bi hilabete geroago saldu zion Vladimir Potanini.[4][7]

2006tik 2011ra bitartean, literaturan interesatu zen, eta zazpi liburu argitaratu zituen, thriller politikoak. Narrazioak elite errusiarraren bizitzako istorio errealetan oinarritzen dira, ustez.[8]

2011. urtetik, Smolenski agerpen publikoetatik desagertu aparte bizi da, Vienan bizi dela argitaratu izan da.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Alexander Smolensky» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-03 data duen 1075085475 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-03 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]