Aleksandra Kosteniuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aleksandra Kosteniuk
Fondation Neva Women's Grand Prix Geneva 11-05-2013 - Alexandra Kosteniuk.jpg
Bizitza
Jaiotza Perm1984ko apirilaren  23a (34 urte)
Herrialdea  Errusia
 Suitza
Bizilekua Perm
Familia
Ezkontidea(k) Pavel Tregubov Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Russian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism Itzuli
Jarduerak
Jarduerak xakelaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusia Batua
IMDb nm1445717
www.kosteniuk.com/index.php?lg=rus

Aleksandra Konstantinovna Kosteniuk (errusieraz: Алекса́ндра Константи́новна Костеню́к; Perm, 1984ko apirilaren 23a) errusiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapeldun ohia.

2004an Emakumezkoen Europako Xake Txapelketa irabazi zuen. Garaipen horrek Maisu Handi titulua eskuratzeko balio izan zion.

2001ean, 17 urte baino ez zituela, 2001eko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako finalera iritsi zen, baina Zhu Chen txinatarraren aurka galdu zuen (5 - 3). 2008an berriro iritsi zen finalera eta, orduan bai, txapeldun titulua eskuratu zuen Hou Yifan txinatarra garaitzean (2½ – 1½).

Errusiako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 2010, 2012 eta 2014ko Emakumezkoen Xake Olinpiadetan eta 2007, 2009, 2011 eta 2015eko Emakumezkoen Europako Taldekako Xake Txapelketan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandra Kosteniuk Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Xu Yuhua
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
2008-2010
Ondorengoa
Hou Yifan