Aleksei Kaledin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksei Kaledin

1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaUst-Khopyorskaya (en) Itzuli1861eko urriaren 24a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaNovotxerkassk1918ko otsailaren 11 (56 urte)
Hobiratze lekuaNovocherkassk Old Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaGeneral Staff Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraZalditeria
GraduaGeneral of the Cavalry (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Aleksei Maximovitx Kaledin (errusieraz: Алексе́й Макси́мович Каледи́н; 1861eko urriaren 24agreg./urriaren 12ajul.1918ko otsailaren 11greg./urtarrilaren 29ajul.) errusiar militarra izan zen, Don ibaiaren arroko eskualdeko kosakoa[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik Errusiar Armadan karrera militarra egin zuen, zalditerian batik bat. Lehen Mundu Gerran postu garrantzitsuak izan zituen, bai Zalditeria Inperialean zein Armada arruntean. Berea izan zen gerra horretan errusiar tropek lortu zuten garaipen eskasenetako bat, 1916ko maiatzean austriar tropak 70 milia atzera egitera behartu zituenean. Otsaileko iraultza ez zuen onartu eta Errusiako Behin-behineko Gobernuaren aurka konspiratzen zuen tsarismoa berriz boterean ezartzeko asmoz[1].

Kosakoen buru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzean Aleksei Brusilov jeneralak bere kargutik kendu zuen, “Armadaren demokratizatzearen kontrakoa” zelako. 1917ko ekainean, Dongo kosakoen ataman (buru) izendatua izan zen eta Donen “Gobernu Militar Kosakoa” aldarrikatu zuen. Abuztuan, Moskuko Estatu-Konferentzian, iraultza zanpatzeko programa bat aurkeztu zuen, eta aldi berean hitzaldi horretan Errusia “errepublika” gisa aldarrikatzea eskatu zuen. Kontrairaultzaile amorratu gisa, Kornilov aferan, estatu-kolpearen laguntzaile izan zen, halere, estatu-kolpe horrek porrot itxura zuenean, “Dongo Gobernu kosakoak” alde batera egitea lortu zuen. Kolpeak porrot egin ostean Gobernuan bere postutik kentzeko eta atxilotzeko asmoa erakutsi zuen, baina “Dongo Gobernu kosakoak” atxilotzeari uko egin eta berriz postu horretara itzultzea eskatu zuen[1].

1917ko Urriko Iraultzaren aurreko egunetan, Kerenskik Kaledin bisitatu zuen, kosakoek boltxebikeen aurka egin zezaten, trukean Kaledin errugabetzeko eta Armadaren buru ezartzeko hitza emanez. 1917ko Errusiar Iraultza Sozialista Proletarioarekin batera, Kaledinek Dongo lurraldean Gobernu kontrairaultzaile bat ezarri zuen, eta Errusiako Behin-Behineko Gobernuko kideak Novotxerkassk hirira gonbidatu zituen, botere-gune antiboltxebike bat sortzeko asmoz[1].

Armada Zurian parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kosakoak Armada Zuriaren nukleo bat sortzeko erabili zituen (jarraitu zioten kosakoak, kosakorik pobreenak boltxebikeen alde, edo behintzat borrokatik at egon nahian zeuden eta). Kaledin, Mikhail Alekseiev eta Lavr Kornilovekin batera, praktikoki Armada Zuriaren lehen nukleoaren sortzailea izan zen. 1918ko urtarrilean, frontean izandako porroten ondorioz, zuriek Rostov hiria galtzear zeudenean, bere buruaz beste egin zuen. Bere buruaz beste egiteko oharrean, “kosakoek beren atamana gudan jarraitu ez zutela” eman zuen arrazoitzat[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Kaledin, Aleksei, K17 2017-07-06. CC0 Domeinu Publikoa