Aleksei Nikolaievitx Tolstoi
Aleksei Nikolaievitx Tolstoi (errusieraz: Алексе́й Никола́евич Толсто́й; Pugatxiov, 1883ko urtarrilaren 10agreg./1882ko abenduaren 29ajul. - Mosku, 1945 otsailaren 23a) errusiar idazlea izan zen. Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen, batez ere. Konde baten semea zen, eta Leon Tolstoi XIX. mendeko eleberrigilearen familiakoa. Ingeniaritza-ikasketak egin zituen San Petersburgoko Unibertsitatean. Boltxebikeen Urriko Iraultzaren garaian, Zurien aldekoa izan zen, eta Gerra Zibila amaitzean, Europako mendebaldera atzerriratu zen (1919-1923). 1923an, Errusiara itzuli, eta hantxe geratu zen. Ipuin-kontalari trebea zen eta era askotako lanak idatzi zituen, denbora pasakoak asko. Lan ezagunenak hauek dira: Detstvo Nikity (1921, Nikitaren haurtzaroa), beste bi libururekin batera bere haurtzaroko eta gaztaroko autobiografia biltzen duena; Sestry (1920-1921, Ahizpak), Vosemnadtsaty god (1927-1928, 1918. urtea), eta Khmuroe utro (1940-1941, Goiz iluna) trilogia; Pyotr I (1929-1945, Petri Lehena) historia-eleberri amaitu gabea, eta Ivan Izugarria (1943) antzerkia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksei Nikolaievitx Tolstoi ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.