Aleksis Kivi
| Aleksis Kivi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Alexis Stenvall |
| Jaiotza | Palojoki (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tuusula, 1872ko abenduaren 31 (38 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea (1859 - : literatura zientzia |
| Hizkuntzak | finlandiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, olerkaria eta eleberrigilea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Izengoitia(k) | Aleksis Kivi, A. Kivi, A. Kiwi eta Aleksis Stenvall |
Aleksis Kivi (Nurmijärvi, 1834ko urriaren 10a - Tuusula, 1872ko abenduaren 31) finlandiar idazlea izan zen, finlandierazko lehen eleberri esanguratsua idatzi zuena, Seitsemän veljestä ("zazpi anai")[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehungile familia batean jaio zen Aleksis Kivi 1834 urtean. 1846an Helsinkiko eskola utzi behar izan zuen 12 urte eskasekin baina 1959an Helsinkiko Unibertsitatean sartu zen literatura ikasteko asmoz, baina antzerkiak erakarri zuen bereziki. Bertan estreinatu zuen bere lehen antzezlana, Kullervo, Kalevala poema epikoan oinarritzen zena. Unibertsitatean Johan Vilhelm Snellman kazetaria ezagutu zuen, gerora bere aldeko sutsua izango zena.
1863tik aurrera antzerkiak idazteari ekin zion. Seitsemän veljestä ("zazpi anai") lan famatua idazteko ere 10 urte behar izan zituen. Hasiera batean kritikoek ez zuten begi onez ikusi, narratsa zela esanez, baina gerora finlandierazko lehen eleberri esanguratsua kontsideratua izan zen. 1865 urtean Finlandiako Saria irabazi zuen Nummisuutarit antzezlanarekin.
1872an hil zen bakarrik zoroetxe batean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]