Alelo azpirakor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Genetikan, alelo azpirakorra da fenotipoan agertzen ez dena alelo gainartzailea dagoenean. Alelo azpirakorra fenotipoan agertzeko organismoak alelo horren bi kopiak eduki behar ditu derrigorrez.

Hots, alelo azpirakorra ez da inoiz agertzen organismo heterozigotoen fenotipoan, homozigoto azpirakorrenean baizik.

Alelo azpirakorra letra xehez (a, adibidez) idatzi ohi da, eta alelo gainartzailea -aldiz- letra larriz (A, esaterako).

Adibide bat jartzearren, ilarraren haziaren kolorea mugatzen duen geneak bi alelo ditu: batek hori kolorea eragiten du (A), eta besteak berdea (a). Kolore horia mugatzen duen aleloa (A) gainartzailea da, eta kolore berdea mugatzen duena (a) azpirakorra. Horrek esan nahi du:

  • genotipo homozigoto gainartzailea (AA) duen ilarrak hori kolorekoa izango du hazia.
  • genotipo heterozigotoa duenak ere (Aa) hori kolorekoa izango du.
  • genotipo homozigoto azpirakorra duenak (aa), aldiz, hazi berdea izanen du.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]