Alemaniar Udazkena

Wikipedia, Entziklopedia askea
RAFen ikurra.
Hanns Martin Schleyer.

Alemaniar Udazkena, baita ere Udazken Beroa, (alemanez: 'Deutscher Herbst') 1977ko udazkenean Europako herrialde batzuetan, batez ere Mendebaldeko Alemanian, ezagutu ziren gertaera odoltsu batzuei ezagutzen zaizkie. Historikoki Alemanian Bigarren Mundu Gerran bizi izan ziren gertaera kriminal eta politiko larrienak izan ziren. RAFen ekinbide armatuaren gogortasunak estatu-krisi bat sorrarazi baitzuen Mendebaldeko Alemanian. Beste ikuspuntu batetik gertaeretan Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak hegazkin baten bahiketan eragina izan zuen.[1]

Gertaera nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahitutako hegazkinak egin zuen ibilbidea.
  • Uztailaren 30: Jürgen Ponto bankariaren hilketa.
  • Irailaren 5: Hanns Martin Schleyer enpresariaren bahiketa. Schleyer nazi ohia eta SSko ofiziala izana, momentu hartan Alemaniar industrial Elkarteko presidentea zen. Haren truke Gobernu federalari, hamaika atxiloturen askapena eskatu zitzaion, Stammheimeko presoena barne. Horren aurrean Bundeskriminalamt-ek ("Ikereketa Kriminalaren Bulego Federala") ordura arteko sarekada handiena burutzen zuen.
  • Irailaren 22an: Utrechten tiroteo batean Arie Kranenburg polizia hil zuten.
  • Urriaren 13: Landshut hegazkinaren bahiketa. Lufthansako LH 181 hegaldia, Palma Mallorcakoatik Frankfurt am Mainera zihoana, bahitua izan zenean. Bahitzaileak arabiar talde bat zen.
  • Urriaren 19: Gudrun Ensslin, Jan-Carl Raspe eta Andreas Baader ziegetan hilda agertu ziren. Suizidio zantzuak susmagarriak ziren. Irmgard Möller, zaurituta suertatu zen; hau bizirik iraun zuen bakarra izan zen. Estatuko aparatuen inplikazioaren susmoa handiak izan ziren.
  • Urriaren 19: Schleyer Mulhousen, Frantzian, tiroz hilda agertu zen.
  • Azaroaren 12: Ingrid Schubert bere ziegan urkatuta agertu zen.[2]

Fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]